Etxebizitza-sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterlanetarako laguntzen programa, eta energia-eraginkortasunerako inbertsioak merkataritzaren eta banaketaren sektorean Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak Programak bi laguntza azpiprograma hauek ditu: 1. laguntza azpi-programa – Bizitegi-sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak, gas naturaleko eta/edo C gasolioko beroa sortzeko gela komunitarioak berritzeko. 2. laguntza azpi-programa – Energia-eraginkortasunerako inbertsioak G46 jarduera-taldeek ordezkatzen dituzten azpisektoreetan - Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, eta G47 - Txikizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak. Onuradunak Deialdi honetako dirulaguntzak honako hauek jaso ahalko dituzte: 1. laguntza azpi-programa. Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako jabekideen komunitateak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak. 2. laguntza azpi-programa. Pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN (CNAE 2009) G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak. Energia zerbitzuen enpresa gisa jarduten duten pertsona juridikoak, azpi-programa honetarako aipatu diren onuradun potentzialen kontura programa honetako oinarrietan aurreikusitako jarduketak egiten dituztenak. Dirulaguntzen zenbatekoa 1. laguntza azpi-programa. Kostu subentzionagarriak bideragarritasun azterlan bat egitearen berezko kostuak izango dira. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kostu subentzionagarri horien % 80 izango da. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da, gehi 40 euro etxebizitzako, eta horren gehieneko kantitatea edo emaitza ez da 3.000 eurotik gorakoa izango. 2. laguntza azpi-programa. Emango den laguntzaren zenbatekoa % 30 izango da enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat, diruz lagundu ahal diren kostuen gainean. Jarduketek guztira eta gehienez ere 300.000 euroko dirulaguntza izango dute onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko diruz lagundu daitezkeen inbertsioak (energia-eraginkortasunarekin eta horren ondorioz energia aurreztearekin zuzenean lotutakoak) 3.000 euro baino gutxiago badira, BEZa sartu gabe. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea 1. laguntza azpi-programaren jardueretarako onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak dira helburu bererako ematen diren beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik, nazionaletik edo nazioarteko erakundeetatik heldu badira. 651/2014 Erregelamenduan 2. laguntza azpi-programaren bidez diruz lagundutako jarduketetarako aurreikusitako ondorioetarako enpresatzat hartzen diren onuradunek jaso beharreko laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, baldin eta osotasunean hartuta 651/2014 Erregelamenduan ezarritako mugen pareko edo gutxiagoko laguntza-ehunekoa badakarte. Indarraldia Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 6ko 08:00etan hasi eta 2023ko urriaren 31n bukatuko da. Jarduketak 2023ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira. Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, beranduenez ere 2024ko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan, aplikazio informatikoaren bidez. Guztizko aurrekontua Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 2.000.000 eurokoa da. Diru hori 500.000 eurokoa da 1. azpiprogramarako eta 1.500.000 eurokoa 2. azpiprogramarako. Kontsulta-telefonoa Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du. EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako eta energia eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena. Eskaeren tramitazioa Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/etxebizitzaren-sektorean-energia-berriztagarriak-ezartzeko-bideragarritasun-azterlanetarako-laguntzen-programa-eta-energia-eraginkortasunerako-inbertsioak-merkataritzaren-eta-banaketaren-sektorean/web01-s2ekono/eu/ Dokumentazioa 01-Ordezkaritzaren-xedapena.pdf