Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Programa MOVES III 2021-2023

Programa honen laguntzak jasotzeko dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da, 2023/12/31ra arte.

Programaren hasierako aurrekontua 16.378.574,63 eurokoa da, era honetan banatuta:

  • 1.Pizgarri-programa - Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 9.008.216,05 €
  • 2.Pizgarri-programa - Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 7.370.358,58 €

Pizgarri-programa bakoitzean diruz lagunduko diren jarduerak hauexek dira:

  • 1. Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea. Ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta M1, N1, L3e, L4e, L5e, L6e eta L7e kategoriako erregai-pilakoak diruz lagunduko dira..
  • 2. Pizgarri-programa. Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. Ibilgailu elektrikoen kargatze-azpiegituren ezarpena diruz lagunduko da..

Informazio gehiago Programaren Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.600 telefonoan.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/moves-iii-programa-2021/web01-tramite/eu

Eskaerak aurkezteko hasiera-eguna – 2021eko irailaren 28a.

Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamabi (12) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.