Etxetresna Elektrikoen Renove Plana - Oinarri orokorrak 2020. urterako diru laguntza deialdia: 2020ko azaroaren 30ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. LAGUNTZA PROGRAMA HAU ITXITA DAGO Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean: A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen hozkailua eta hozkailu-izozkailua. A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen izozkailua. A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen arropa-garbigailua. A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen ontzi-garbigailua. A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen lehorgailua. A+ energia-eraginkortasuna duen labea. Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.302 telefonoan. ATXIKI DIREN SALTOKIEN ZERRENDA Eskaeren tramitazioa Eskaeren tramitazioa: Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak? - Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke. - Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko. - Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago. Zer behar da izapide telematikoa egiteko? Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik: - Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…). - Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere. - Ez delako behar txartel-irakurgailurik. - Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako. - Legezkoa delako eta guztiz segurua delak. - Doakoa delako. Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria? - KZgunea sareko egoitzetan. - Zuzenean-en bulegoetan. ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA Eskaren tramitazioa: Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:: 1. Hasiera 2020ko uztailaren 1ean. 2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez: 1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez: 1. Etxetresna elektriko mota. 2. URRATSA Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe. 3. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz.. 4. URRATSA - Sinatu eta bidali ezazu eskaera. Si la identificación indicada en el paso 2 no se ha hecho con una B@kQ o certificado electrónico, recibirá una notificación certificada (vía email o sms) con las credenciales necesarias para poder acceder a https://gestionayudas.eve.eus/ayudas y continuar con la tramitación de su solicitud. a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko. b) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu EZ bada, beharrezkoa izango da eskaera inprimatzea, sinatzea eta posta zertifikatuaz bidaltzea bulego nagusietara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua 48011 Bilbo Kasu honetan, dirulaguntza eskaera bat erregistratzen duzun lehenengoz izanez gero, jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu (email edo SMS bitartez), behar diren egiaztagiriekin edo baimenekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero. 5. URRATSA - skaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea. Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea. Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea. Zer egin behar dut aurrerantzean jakinarazpenak modu elektronikoan jaso nahi baditut? Komunikazio/jakinarazpen kanala aldatu ahal duzu espediente bakoitzaren “EEErekiko komunikazio datuak aldatu” atalean. Gainera, atal edo aukera horretatik, espedientea kudeatzeko beste pertsona batzuei baimena emateko aukera izango duzu. Dokumentazioa Bases_Electrodomesticos_2020_Euskera_BOPV.pdf Erantzukizunpeko-Adierazpena-DR_PAERE2020.pdf Ordezkaritzaren_xedapena_PAERE2020-formulario.pdf