Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana - Saltokietarako informazioa

SALTOKIEN ATXIKIMENDU-PROTOKOLOA

Ohiko Okupazioko Etxebizitzetan Etxetresna Elektrikoak Ordezteko Inbertsioetarako Laguntza-Programa (Etxetresna elektrikoen Renove) laster abiaraztearen ondorioz, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) atxikitze prozedurari ekingo dio Saltoki Atxikien izaera eskuratzeko interesa duten establezimenduentzat. 
Saltokiek edozein unetan eskatu ahal izango dute atxikitzea, 2020ko ekainaren 22tik dirulaguntza programaren deialdia amaitu arte.

EEEk argitaratuko du bere webgunean laguntzen programa honi atxikitako saltokien zerrenda, etxetresna elektriko berriren bat erosteko asmoa duten interesdun guztiek kontsultatu ahal izateko. Atxikitako saltokiak erakutsi ahal izango du hori bere dendan, EEEk horretarako emango dizkion publizitate euskarrien bitartez. 
Saltoki atxikien izaera lortu ahal izango dute pizgarrien xede diren ondasunen hornidurara zuzendutako jarduera ekonomiko batean aritzen direnak, edozein dela ere haien forma juridikoa. 

Saltoki atxikiduntzat hartzeko ezinbesteko baldintza izango da: 
-    Atxikitzeko eskabidea aurkeztea eta saltokiaren IFK/IFZren kopia, saltokiaren ordezkariaren NANaren kopia eta saltokiaren ordezkariaren ahalordetze-eskrituraren kopia edo ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztea EEEk horretarako bere webgunean gaitutako aplikazioan. 
Atxikitzeko eskaerak elektronikoki sinatu beharko ditu legezko ordezkariak edo establezimenduaren ordezkaritza-ahalordea duenak.
Saltokiak hainbat salmenta-puntu baldin baditu: 
  • Establezimenduaren barne-kodea adierazi beharko du, atxikitzea eskatzen den establezimendu zehatza behar bezala identifikatu ahal izateko.
  • Atxikitze eskaera bat aurkeztu beharko da atxikitako saltoki gisa hartu nahi den establezimendu bakoitzerako. 
-    Zergen inguruko betebeharrak eguneratuak edukitzea eta, hala badagokio, baita dirulaguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere. 
-    Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa betetzea. 

Laguntzen programa honi atxikitako saltokiak behartuta egongo dira: 
-    Beren bezeroei laguntzen programa honi buruzko espedienteen izapidetze elektroniko osoa (eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzentzeak) eskaintzera, helburu horretarako EEEk prestatutako aplikazio informatikoaren eta berariazko komunikazio elektronikoaren bitartez, 
-    Ordezkatutako ekipoa eramatera eta ondoren txatar bihurtzera eta birziklatzera ere, aparatu elektriko eta elektronikoei eta eragiten duten hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan (aurrerantzean, “110/2015 ED”) ezarritako prozeduraren arabera, eta dagokion ziurtagiria lortzera ere. 

Atxikitako saltokiak ez du esku hartuko ematen diren laguntzen funtsen banaketan, halakorik badago; EEEk zuzenean transferituko dio laguntzaren onuradunari laguntzaren zenbatekoa.

Atxikimenduaz zerbait argitu nahi baduzue, jarri harremanetan gurekin hemen: adhesioncomercios@eve.eus

Sakatu esteka honetan zure saltokia Etxetresna-Elektrikoen Renove Planeko merkataritza laguntzaile gisa erregistratzeko: 
https://gestionayudas.eve.eus/ayudas/comercio.aspx?len=2

Eskaeren tramitazioa

Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?

- Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
- Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
- Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.

Zer behar da izapide telematikoa egiteko?

Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:

- Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…).
- Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
- Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
- Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.
- Legezkoa delako eta guztiz segurua delako.
- Doakoa delako.

Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?

- KZgunea sareko egoitzetan.
- Zuzenean-en bulegoetan.

Atxikitzeko eskaerak elektronikoki sinatu beharko ditu legezko ordezkariak edo establezimenduaren ordezkaritza-ahalordea duenak.

Administrazio-dokumentazioa

  • Atxikitzeko eskaera
  • IFKaren kopia.
  • Sinatzailearen (legezko ordezkaria) NANaren kopia.
  • Ahalduntzeko eskrituraren kopia edo ordezkatzeko dokumentu justifikagarria.
  • Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua.
  • Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua.

Dokumentazioa