Seminars and Latest News

Laguntza Programak

Toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa 2020

2020. urterako diru laguntza deialdia: 2020ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

  • Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).
  • Kanpo-argiteria publikoa.
  • Lehendik dauden eraikinen energia eraginkortasuna:
    • Klimatizazioa edota ur bero sanitarioa (a.c.s.) ekoizteko instalazioak.
    • Baterako sorkuntza instalazioak.
    • Barne-argiztapen instalazioak.

Azaldutako jarduera guztiak FEDER funtsen bidez kofinantziatu litezke, honako hauek salbu: Energia auditoria integralak eta PEM edo PACES egitasmoen prestaketa, eta jardueren gidaritza (laguntzen eskatzaileak) Energia Zerbitzu Enpresak (ESEak) badira.

Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean:

  • Eguzki-instalazio termikoak.

EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.

EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:

- Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
- Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
- Abuztuan 08:30etik 13:30era.

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Diru laguntza eskaera egin ahal izateko EZINBESTEKOA da ESKARI AGINDUA sinatuta edukitzea, edo KONTRATU FORMALIZATUTA eta sinatuta.

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?

- Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
- Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
- Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.

Zer behar da izapide telematikoa egiteko?

Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:

- Edozein gailutatik erabil daitekeelako (Pc, Mugikorra, Tableta…).
- Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
- Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
- Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.
- Legezkoa delako eta guztiz segurua delako.
- Doakoa delako.

Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?

- Osakidetzaren osasun-etxeetan.
- KZgunea sareko egoitzetan.
- Zuzenean-en bulegoetan.

ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

Eskaeren tramitazioa:

Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

1. Hasiera 2020ko urtarrilaren 31an.

2. Diru laguntza eskaera egin ahal izateko EZINBESTEKOA da ESKARI AGINDUA sinatuta edukitzea, edo KONTRATU FORMALIZATUTA eta sinatuta.

3. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez:

1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:

2. URRATSA – Identifikatu B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin. Horrelakorik ezean, eta eskatzailea pertsona fisikoa denean, aurrera egin dezake aldez aurretik identifikatu gabe.

3. URRATSA – Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz.

4. URRATSA – Sinatu eta bidali ezazu eskaera.

a) Eskaera B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

2. urratsean adierazten den identifikazioa B@kQrekin edo ziurtagiri elektronikoarekin egin ez bada, jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren izapidearekin jarraitzeko.

5. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.

Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu:

- Bideratzen dauden edo amaitutako espedienteak kontsultatzea.
- Komunikazioak eta jakinarazpenak jasotzea.
- Eratutako espedienteetan dokumentazioa eranstea.

Documentation