Hemen zaude: Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiare
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/10/05

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpen-ekitaldia gaur goizean izan da Ispasterren eta bertako udalak sustatutako district heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek.
  • Ispasterrek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen da, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Ispasterren ekitaldiaEnergiaren Euskal Erakundeak Busturialdea eta Lea-Artibai osatzen duten udalerrietako ordezkariak bildu ditu gaur Ispasterren, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.

Hitzorduak herriko district heating proiektua ezagutzeko bisitaldi tekniko bat ere eskaini du, Euskadin parekorik ez duen proiektua izaki, zeinak interes handia piztu duen energia berriztagarrien enpresen profesionalen eta estatu osoko beste toki-erakundeen artean. Zerbitzu publikoak kokatzen direneko kontsumo-zentroei zerbitzua ematen dien berokuntzako, elektrizitateko eta ur beroaren hornidurako sistema bat da. Ispasterrek eguzki-energiaren eta biomasaren aldeko apustua egin du bere bero-sareko eredua diseinatzeko.

EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak arrazoi bikoitzarengatik izan du elkarraldia udal-ordezkariekin; alde batetik hurbiletik ezagutzea “ereduzko eta trantsizio energetikoarekin konpromiso-maila handia duen” proiektu hori, eta bestetik ageriko egitea inguruko udalak (Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta, Ziortza-Bolibar) energia berriztagarrien efizientzian eta bultzadan egiten ari diren ahalegina. Ansolak trantsizio energetikorako agertutako inplikazioa eskertu die, eta egindako lanarekiko esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sortutako “Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria eman die. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka jarriko da ikusgai Euskadiko udalerrietako udal-instalazioetan.

Elkarraldia gaur goizean izan da, eta beste eskualde eta mankomunitate batzuetara ere hedatzen da, –EAEren % 63tik igaro da eta 159 udalerritan hartu ditu energiarekin lotutako ekimenak–. EEEk udalerriak egin nahi ditu euskal trantsizio energetikoaren garapenen duten paperaren garrantziaren partaide toki-esparrutik begiratuta. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrillek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Plataformek beren zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira parte-hartze horiek, Lurralde Historikoetako Foru Aldundiekin eta Udalsarea 21 sarearekin koordinatuta.

Erreferentzia bihurtutako herri txiki baten apustu handia

Ispasterreko Udalak sustatutako district heating proiektuak osatzen duen eraztuna du ezaugarritzat, zeinaren bidez bere inguruan dauden zenbait udal-eraikini ematen dien zerbitzua. Instalazioak biomasa-galdara bat eta eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa ditu energia-iturritzat, eta ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzen ditu.

Eguzki-instalazioetarako egokiak diren estalkien 1.000 metro karratu ditu Ispasterrek, eta urtean basoko hondakin-biomasaren 1.200 Tn lortzeko posibilitatea. Potentzial hori oinarritzat hartuta, energia berriztagarrien aldeko apustua egin dute energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen du udalak, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea. Gaur egun, % 75a gainditzen du tokiko energia berriztagarriaren ehunekoak mikro sarearen kontsumo guztietan eta, gainera, “Energia Berde Ziurtatukoak” dira kanpo-kontratuak.

Bost eraikin desberdinek biltzen dituzte produzitutako energiaz hornitzen diren 10 zentro publikoak:

  • Udaletxea + Kultura Etxea. (erantsitako 2 eraikin)
  • Ludoteka + Erretiratuentzako Zentroa + Gimnasioa
  • Haurtzaindegia + Eskola-jantokia
  • Frontoia + Kiroldegia
  • Udal-tabernak (2)

Gaur egun, hurbileko 12 etxebizitza pribaturen bloke bati energia saltzeko posibilitatea aztertzen ari da udala, district heating sarean sartzea eskatu baitute etxebizitza horiek. Izan ere, udalaren arabera, modularki diseinatu zen jada sistema hori Elexalde auzoaren erdiari baino gehiagori energia hornitzeko, eta, etorkizunean, auzo osoari.

Bisitan, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko toki-erakundeetako ordezkariek, Energiaren Euskal Erakundeko kideekin batera, baterien eta galdaren gela bisitatu ahal izan dute. Teknologia austriarrekoa da galdara, Muxikatik eramaten den zurarekin hornitzen da (nahiz eta Ispasterrek bere basoetatik datorren zur propioa erabiltzea planteatzen duen) eta 90kW sortzen ditu. % 92ko errendimendua du galdarak, bertan ura 80 gradurainoko tenperaturan berotzen da eta ponpa baten bidez garraiatzen da 5.000 litroko intertzia-depositu bateraino.

Bateria-gelari dagokionez, bere edukiera da nabarmentzekoa, baterietan % 200 biltegiratzeko posibilitatearekin, hau da, 50 kW inguruko potentzia, 5,5 kW-ko 9 inbertsoreren bidez. Horrek esan nahi du 138 kWh erabilgarri biltegiratzen direla mikro sarea hornitzeko (hiru bider sarearen eguneko kontsumoa).

Eguzki-energia hartzeko sistema 160 metro karratuko instalazioekin osatzen da (100 metro FV plakenak dira, 25kWp sortzen dituztelarik, eta 60 metro eguzki-energia termikoarenak, 42kWt sortzen dituzten 12 kaptadorerekin). Frontoiaren teilatuan daude kaptadore horiek, eta funtzionamendu sinplea dute: FV plakek sortutako korronte zuzena korronte alterno bihurtzen da inbertsoreen bidez sareari hornitzeko, edo bateriak kargatzeko bidaltzen da.
Eguzki-sistema termikoak, hutseko tutuetako kaptadoreen bidez berotzen du ura eta 2.000 litroko eguzki-inertziako depositu batera garraiatzen du, mikro sarearen itzulerara konektatutakoa, aldi berean. Eguzki-estazioa arduratzen da sistemaren funtzionamendua erregulatzeaz (ponpatzea, tenperatura, produkzioa…)

Kontsumo-puntu horiek, Ispasterreko ekipamendu publikoek, indarreko ingurumen-protokoloak betetzen dituzte, hala nola Kioto, Paris, EU20/0/0 eta EEE2020. Energia primarioaren kontsumoa % 45 jaitsi da, CO2ko emisioak % 90 baino gehiago murriztu dira eta energiaren prezioa % 30ean baino gehiago murriztu da.

Aitortutako udalak

Gaur goizean Ispasterren izan den hitzordura 32 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:

Ajangiz: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Amoroto: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Arratzu: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Aulesti: Argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa udaletxean.

Bermeo: Argiteria publikoko jardunak Zerbitzu Energetikoen Enpresarekin eta energia berriztagarrien sustapena

Berriatua: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Busturia: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena; biomasa-instalazioa udaletxean

Ea: Argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.

Elantxobe: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

Ereño: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Errigoiti: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Etxebarria: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Forua: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Gautegiz-Arteaga: Eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

Gernika: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Gizaburuaga: Energia berriztagarrien sustapena.

Ibarrangelu: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Ispaster: “Alkateen Ituna” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: District Heating baten sustatzailea biomasarekin eta eguzki-energiarekin.

Kortezubi: Eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

Lekeitio: Argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.

Markina: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

Mendata: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Mendexa: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Morga: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Mundaka: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitz: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

Murueta: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Muxika: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Nabarniz: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Ondarroa: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Sukarrieta: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

Ziortza-Bolibar: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

EEEren laguntzak, udalentzako babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Funtsezko babes ekonomikoa da esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko, baina zuzkidura ekonomiko horretaz gain, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposatutako planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du EEEk.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio-proiektuei, zein udal-eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio-proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Eta berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sortutakoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.

Irudi Galeria