Hemen zaude: Energiaren Euskal Erakundeak 2018ko diru laguntzen programak zabaldu eta luzatu ditu
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/09/19

Energiaren Euskal Erakundeak 2018ko diru laguntzen programak zabaldu eta luzatu ditu

Lehenbizikoz, energia agentziak programa batzuk berriro zabaldu ditu eta epeak luzatu
  • Hasieran irailaren erdialderako zena urriaren 31 arte luzatu da eskaerak aurkezteko data.
  • Diru laguntzen programei esker egingo diren proiektuen bidez, urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den energiaren %0,25en baliokidea aurreztuko da.

Bilbo, irailaren 19a  - Iragan apirilean abiatutako energia eraginkortasunaren eta aurrezkiaren aldeko 2018 diru laguntzen programei beste bultzada bat emango zaie bihartik aurrera; izan ere, programa horiek kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, eskari handia duten programa batzuk, hala nola garraioari lotutakoa eta berriztagarrien bidezko elektrizitatearen ekoiztea, berriz ere zabalduko ditu. Gainera, diru laguntzak jasotzeari begira, eskaerak aurkezteko epea luzatu da beste programa batzuetan, aurreko urteetan izandakoaren aldean.

Zabaltze berri hori mugarri bat da Energiaren Euskal Erakundearentzat, lehenaldia baita bere 35 urtetako historian ekitaldi berean horrelako diru laguntzen programak berriro zabaltzea. Neurri honen bitartez lortu nahi den helburua da eskari handiari era egokian erantzutea; izan ere, inbertsio ahalegin  handia eskatzen duten proiektuak, adibidez, garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldekoak eta energia berriztagarrien erabilera sustatzekoak, diru laguntza areagotzea erabaki du. Hala, alor horietako proiektuak garatzeko,  200.000€ eta 300.000€ gehiago bideratuko dira, hurrenez hurren.

Horrekin batera, aurrekontuaren indarraldia amaitu gabe zuten programen kasuan, hasieran aurreikusitako laguntza handitu egingo dute. Zehazki, diru gehiago bideratuko da programa hauetara: industria arlokoa (100.000€), hirugarren sektorekoa (200.000€) eta ESE Energia Zerbitzu Enpresen bidez  aurrera eramaten diren egitasmoak bultzatzekoa (200.000 €).

Diru laguntza areagotze hori, funtsean, aurreikusitako diru baliabideen esleipen edo antolaketa berriaren ondorio dela nabarmendu behar da, 2018ko diru laguntzen programen hasierako aurrekontua, guztira 8 milioi eurokoa, ez baita aldatu, beste era batera eratu baizik. Azpimarratzeko da, gainera, 2018koa aurreko ekitaldiko aurrekontua baino %23 handiagoa dela. Hartara, neurri batzuetarako amaitu edo agortu ez diren diru laguntzen sail batzuk  beste proiektu edo neurriak egitera bideratuko dira. Izan ere, zenbait programatan eskatutako diru laguntza handia izan da, eskatzaileek egin behar duten inbertsio bolumenaren adierazgarria dena, hain zuzen ere.

Bestetik, programa batzuetara eskaerak aurkezteko amaiera-epea luzatu egin da, 2018ko urrira 31 arte. Hil honen 14ko bukaera-epea zuten programa horien aurrekontua amaitu gabe zuten, eta erabaki horri esker, diru laguntza  espedienteak aurkezteko denbora gehiago ematen da. 

2018ko diru laguntzen programa guztien artean, haietako zortzitan eskabideak era telematikoan egiteko aukera dago, EEE Energiaren Euskal Erakundearen webgune korporatiboan jarritako plataforma baten bidez (www.eve.eus). Gainerako hiru programak, berriz, modu konbentzionalean kudeatzen dira, dokumentazioa aurrez aurre aurkeztuz EEEren bulegoetan, Bilboko Bizkaia plazan daudenak.


Eragindako aurrezpena eta inbertsioak
Energiaren Euskal Erakundeak energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko ematen dituen diru laguntzak bat datoz Eusko Jaurlaritzaren helburuekin, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian energia trantsizioari begira ezarritakoekin. Hain zuzen ere, bertan, lehentasunezkotzat jotzen da energiaren aurrezkia eraginkortasun handiko teknologien ezarpen orokorraren bitartez. Aurtengo ekitaldirako, aurreikuspenen arabera, laguntza programa horiei esker, urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den azken energiaren %0,25 kantitatearen baliokidea aurreztuko da. Horretaz gain, diru laguntza hauen bidez, energia alorreko sistema eta instalazio berriak martxan jartzeko aukera izango da. Hala, 50 milioi eurotik gorako inbertsioak eragingo dutela espero da.


2018ko diru laguntzen programen aurrekontuen egokitzapena
Programa Hasierako aurrekontua € Diru laguntzen areagotzea € Guztira €
Diru laguntzak industria alorrean 1.000.000 100.000 1.100.000
Diru laguntzak hirugarren sektorean 1.500.000 200.000 1.700.000
Diru laguntzak garraioan eta mugikortasun efizientean 800.000 200.000 1.000.000
Diru laguntzak Energia Zerbitzu Enpresetan (ESEak) 400.000 200.000 600.000
Diru laguntzak ekoizpen elektriko berriztagarrien instalazioetan 600.000 300.000 900.000


Informazio gehigarria

Irudi Galeria