Hemen zaude: Industrialde eta enpresa-parkeen hobekuntza energetikorako diru-laguntzak eskuragarri
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/09/04

Industrialde eta enpresa-parkeen hobekuntza energetikorako diru-laguntzak eskuragarri

Eusko Jaurlaritzako Euskadiko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove Plana deritzonak eskakizunak jasotzeko epea ireki berri du. Guztira 4,6 M€ bideratuko dira industrialde eta jarduera ekonomikoko guneetako azpigiturak eta lehikortasuna hobetzeko laguntzak finantzatzera. Horietatik 1,5 M€ eraginkortasun eta hobekuntza energetikorako ekintza ezberdinetara bideratuko dira.

Ekintza hau udalei eta beste toki-administrazio batzuei, jabe-erkidegoei, enpresaburuen elkarteei, banakako edo elkarlaneko enpresei zuzenduta dago.

Eusko Jaurlaritzak, Renove Plan honen bidez, EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako efizientzia energetikoko eta energia berriztagarrietako jarduketa eta inbertsioak bultzatu nahi ditu, eta berrurbanizazioko, birsorkuntzako, errehabilitazioko eta urbanizazio publiko eta pribatuko guneen hobekuntzako proiektu eta jarduketak exekutatu.

Euskadik jarduera ekonomikorako lurzoruaren eskaintza oso heterogeneoa du; hainbat egoera ditu, bai zehaztapenari dagokionez, bai ezaugarriei dagokienez. Azken urteotako egoera ekonomikoa dela eta, nabe eta orube hutsak daude. Horrek narriadura-itxura ematen du eta, ondorioz, alde batetik, bertan dauden enpresen lehiakortasuna zailtzen da eta, bestetik, bertan hutsik dauden espazioetan jarduera berriak jartzea ere zailtzen da.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, enpresa-eremuan sustatutako plan estrategikoen esparruan, eta industria-garapeneko estrategia integrala garatzeko, inbertsio publikoko ildo hau sortu du, jarduketa jakin, zehatz eta finalista batzuetarako, industrialde, enpresa-parke eta jarduera ekonomikoko guneetan diruz lagundu daitezkeen jarduketak egiten dituzten udalei eta beste toki-administrazio batzuei, jabe-erkidegoei, enpresaburuen elkarteei, banakako edo elkarlaneko enpresei zuzentzen zaizkien jarduera ekonomikoko espazio horietan.

Helburua anitza da. Alde batetik, espazioen ezaugarriak hobetu nahi dira eta horiek erakargarriago egin; gainera, exekutatutako obren bidez, krisi ekonomikoak gehien zigortu duen sektoreetako baten tokiko enpresa txiki eta mikroenpresen egitura berraktibatu nahi da eta, horretarako, industria-lurzorura eraman hiri-egituretara zabaltzen ari diren errehabilitazioko politika aktiboak. Eta, azkenik, enpresa-elkartea eta administrazioaren eta enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, jarduera ekonomikoko arloen kudeaketan eta hobekuntzan.

Programa honen helburuari eskainitako baliabide ekonomikoak –4,6 milioi euro–, hurrenez hurren, eta diruz lagundu daitekeen jardueraren arabera, horretarako Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) gaitutako kredituetatik –1,5 milioi– eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA-k (SPRI) gaitutakotik –3,1 milioi– etorriko dira. Sprilurren lana izango da eskaintzen diren baliabide hauek guztiak kudeatzea.

Laguntzen deialdi publikoa egingo dute, urtero, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA-k (SPRI).

Deialdi horietan, bakoitzak bere eremuan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak, gastuak eta laguntzen zenbatekoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskabideak aurkezteko epea, lekua eta modua, likidazio-prozedura, ordainketa eta justifikazioa zehaztuko dira. Betiere, deialdiei dagokien ekitaldian gehienez emango den laguntzen zenbatekoa ezarri beharko da, bai eta hari lotutako gainerako gertakariak ere.

Informazio gehigarria

Irudi Galeria