Évènements et Actualités

Actualités

Etxebizitzetan energia kontsumoa gutxitzeko bi plan renove abiarazi ditu EEE/EVEk

2008ko EEE/EVE-IDAE hitzarmenak aurreikusitako jardueren barruan Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 3,2 milioi euroko aurrekontua du eta Leihoenak 876.000 eurokoa · Diru-laguntzak 85 eta 105 euro artekoak dira, ordezkatutako tresnaren arabera. · 32.000 etxetresna elektriko ordezkatuko dira guztira, eta horien ordez A energia-kalifikazioa edo goragoa dutenak erabiliko dira. · Ordezkatutako tresna jasotzeko agiria eskatuko da, behar bezala birziklatzeko. · 2 urtean, Renove Planari esker, 118.000 etxetresna elektriko baino gehiago ordezkatu dira. Era horretan, urtean 32 milioi kWh aurreztu ziren eta 12.000 tona CO2 aireratzea saihestu zen. · Leihoak aldatzeak 200 euroraino aurreztea ekar dezake urtean, berokuntzan.

Lire +

EEE/EVEk areagotu egin du udalei ematen dien laguntza, energia aurrezteko neurriak har ditzaten

Eraikin publikoetan energia-kontsumoaren %20 gutxitzea ekar dezakeen egitasmo berritzailea arrakastaz osatu eta burutu da· Agurain, Bakio, Bergara eta Derio aitzindariak izan dira energia-monitorizazio sistemak jartzen.· Energia aurrezteko hartu diren neurriek inbertsio-kostu txikia eta erabiltzaileak kontzientziatzea eskatzen dituzte.· Udalekin sinatutako hitzarmenei esker, EAEko 132 udalerritan ari da lanean EEE/EVE.

Lire +

800.000 euroko aurrekontua duten europar batasunaren bost egitasmo zuzentzen ditu EEE/EVEk

Egitasmoak finantzatzea xedea duen Europarentzako Energia Adimenduna programak 45 milioi euroko aurrekontua du· Enpresek ekainaren 26a arte aurkeztu ahal izan dituzte egitasmoak finantzatzeko, Europar Batzordean.· EEE/EVEk gidatzen dituen egitasmoek kostu aukeragarriaren %50 inguruko diru-laguntzak jaso dituzte.· EBk 64 milioi euro eman zituen 2007an proiektuak finantzatzeko.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Udalak jadanik 325.000 € inbertitu dituzte eguzki energian

2004. urteaz geroztik, 5 kW-eko 5 planta fotovoltaiko jarri dira, eta 20 kW-eko beste bat instalatzeko asmoa dute· Instalazio guztiak Bilboko Udalaren jabetzako zentroetan jarri dira.· Eguzki-energia bidezko elektrizitatearen ekoizpena 50.000 kWh baino gehiago izango da, 75 pertsonaren etxeko kontsumoaren baliokidea dena.· Instalazio horiek guztiek 47.000 kg CO2 ez aireratzea dakarte.· Maiatzean Bilboko Udalaren eguzki-planta handiena jarriko da martxan, Lan Ekintzaren Montaño Zentroan.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak energia-azterketak egingo ditu Bilboko kiroldegietan

Azterketak EEE/EVEk eta Bilboko Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren ondorio dira· San Ignazio, Errekalde, Zorrotza, Artxanda, Txurdinaga, La Peña eta Deustuko kiroldegietako instalazioak aztertuko dira.· Baterako sorkuntza eta eguzki-instalazio termiko bana jartzeko bideragarritasun azterlana egingo da.· Euskadi osoan 120 udalek baino gehiagok sinatu dute lankidetza-hitzarmena EEE/EVErekin, eta 20 kiroldegitan baino gehiagotan egin dira energia-azterketak.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.