Orain artean, diru laguntzak jaso ditzaketen 160 proiektutik gora aurkeztu dituzte
• Eskaerak azaroaren 30era arte edo funtsak agortu arte egin ahal izango dira. Hain zuzen, industria, garraio, eraikuntza, zerbitzu publiko, lehen sektore (nekazaritza eta arrantza) eta baterako sorkuntzaren sektoreei zuzendutakoak dira.• EAEko zenbait gunetan hainbat jardunaldi egingo dira, energia eraginkortasunean inbertsioak egitea sustatzeko asmoz: besteak beste, igogailuak, argiztapena, instalazio termikoak eta ibilgailuak berritzea. Hilaren 28an, astelehena, Bilbon hasiko dira jardunaldiak.