Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin batera, Euskadiko Energia Kontingentzia Planaren bigarren bertsioaren xehetasunak eman ditu prentsaurrekoan
Dokumentuak eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jasotzen ditu, eta Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali da, energia sortzeari eta eskariari, sare elektrikoei edo gas-sistemari buruzko neurriekin
Gainera, euskal administrazio publiko osoari aplikatzeko jarraibide bat borondatez onartzeko konpromisoa jasotzen da. Jarraibide horretan kasuistika berriak sartu dira klimatizazioan, termostatoan, argiztapenean, elektrizitatearen kontsumo-tresnetan, ur eta hondakinetan, isolamenduan, kontsumo-kontrolean, autokontsumo berriztagarrian, mugikortasun jasangarrian eta sentsibilizazioan eta informazioan
Udalen eta tokiko erakunde txikien kasuan, EEEk tutoretza-zerbitzu berria aktibatu du diruz lagundutako energia-auditoriak diseinatzeko, eta enpresentzat ere proposatu da