Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

ASTEKLIMAren bigarren edizioak euskal herritarrak mobilizatu nahi ditu klima-aldaketaren aurrean

Publiko guztientzako 200 jarduera inguruk osatuko dute Euskadiko Klima eta Energiaren Astea herritarren agendan energia- eta klima-trantsizioaren erronka jartzeko Ekimenak –tailerrak, jardunaldiak, bisitak, erakusketak...– irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean egingo dira Euskadiko lurralde osoan Gobernu Kontseiluak 3.480.000 euroko diru-laguntza lerro bat onartuko du bihar garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako

Gehiago irakurri →

Nortegasek eta Energiaren Euskal Erakundeak kontagailu adimendunen sarea zabalduko dute Alonsotegin

Bidegas II proiektuaren bidez, Alonsotegiko kontagailuak ordezkatuko dira. Hala, kontagailu digital berriak jarriko dira, enpresa banatzaileari ezinbesteko informazioa emango diotenak. Aldi berean, kontagailuok alarmen berri emango dute berehala eta urrutitik erabiltzea ahalbidetuko dute, matxura edo ihes baten ondorioz hornidura moztu behar denean. Ondorioz, kontsumoa modu eraginkorragoan eta seguruagoan kudeatu ahalko da. Gas-sarea digitalizatzeko beste pauso bat da proiektua eta jarraipena emango dio Nortegasek 2019 eta 2020 bitartean Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin Ugao-Miraballesen arrakastaz gauzatutako Bidegas I proiektuari. Irailean abiaraziko da Bidegas II, Alonsotegin 752 kontagailu, detektagailu eta kontzentragailu instalatzen direnean, urritik aurrera datuak jaso ahal izateko. Sei hilabete iraungo du proiektuak.

Gehiago irakurri →

Mutrikuko olatuen energia plantak hamar urtez ekoizpen berriztagarria sortzen

Mutrikuko olatuen energia plantak hamar urte bete ditu etengabeko sorkuntzan. Haren motako merkataritza plantarik zaharrena da munduan eta funtzionamenduan ordu gehien emandakoa. Mutrikuko kaiko babes-dikean kokatutako 16 turbinak osatzen dute, olatuen mugimenduaz baliatuta energia elektrikoa sortzen dutena. Elektrizitate hori guztia banaketa sare orokorrera bideratzen da, geroago kontsumitzeko. Gaur egun, instalazio hori BiMEPena (Biscay Marine Energy Platform) da, Euskadiko itsas energiak probatzeko zentroa. Gainera, zentro horrek Armintzako itsaso zabalean beste instalazio batzuk kudeatzen ditu, sorkuntza elektriko flotagarriari lotutako gailuak ikertzeko.

Gehiago irakurri →

7.000 euroko dirulaguntza ibilgailu elektrikoak erosteko

MOVES III laguntza-programa berria Euskadin   Moves III programak 16,4 milioi euroko zuzkidura dauka hasiera batean, handi daitekeena, horietatik 9 milioi ibilgailu elektrikoetarako eta 7,4 kargatze-azpiegituretarako. Ibilgailu elektriko entxufagarriek eta erregai-pila bidezkoek jasoko dute laguntza, baita kargatze-puntuen ezarpenak ere. Beren ibilgailu zaharra txatar bihurtzen duten pertsonek eta kolektibo espezifikoetako kideek laguntza handiagoak jasoko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 28an irekiko da, www.eve.eus webgunean.

Gehiago irakurri →

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Debagoienan

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Debagoieneko alkateekin. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati izan dira Ekiola proiektuaren berri emateko batzarrean; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako.

Gehiago irakurri →

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Beterri-Buruntzan

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Beterri-Buruntzako alkateekin Ekiola proiektuaren berri emateko; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako

Gehiago irakurri →

Euskadi, olatu-energiaren nazioarteko saiakuntza-zentro

Finlandiako Wello enpresaren Penguin gailuak BiMEPen egingo ditu saiakuntzak bi urtez Gailu flotatzaile bat da, mota horretako bakarra, eta txikiagoak Europa iparraldeko uretan probatu dituzte. Euskadi itsas energia aprobetxatzeko teknologia-saiakuntzak egiteko erakargarritasun-poloa da.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.