Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Bizkaia Plaza eraikineko Erakunde Publikoek EUSKARALDIArekin bat egin dute 30 Arigune eta 100dik gora Ahobizi eta Belarriprestekin

Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak 11,3 M€ bideratuko ditu laguntzetan eraikinen energia-birgaitzera

Euskadin diren eraikinen iraunkortasuna Eskaerak 2020ko azaroaren 16tik 2021eko uztailaren 31ra izapidetuko dira Jarduketak eraikin osoan egin beharko dira laguntza jaso ahal izateko, eta jarduera osoaren kostuaren %35eraino lagunduko da diruz; argiteria hobetzeko, berriz, %15eraino lagunduko da. Dirulaguntza handiagoa lor daiteke, kostu hautagarriaren %85eraino, aldi berean zenbait jarduketa metatu edo batera eginez gero, edo babes publikoaren kalifikazioa duten eraikinen kasuan; baita Landa zein Hiri Berroneratzeko eta Berritzeko Gune baten barruan egonik eraikinetan ere.  

Gehiago irakurri →

MOVES Planaren laguntzak indarrean sartu dira Euskadin

Gaurdanik aurrera eta 2021eko irailera arte dirulaguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko aukera izango da EEE Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez Guztira, 4,5 milioi euroko aurrekontua du; horietatik, 2 milioi ibilgailuak erosten laguntzera bideratuko dira, hala nola automobil elektrikoak eta hibrido entxufagarriak, besteak beste. Horretaz gain, elektrizitatea kargatzeko guneen instalazioak eta bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistema berriak ere diruz lagunduko dira.  Aurreikuspenen arabera, 600 ibilgailu eraginkor eta iraunkor inguruk jasoko dute dirulaguntzaren bat. 

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak energia berriztagarrietako bere azken proiektuak eramango ditu Bioterra azokara

Irungo Bioterra azokaren edizio berrian, Energiaren Euskal Erakundeak erakusgai jarriko ditu abian jarri dituen azken ekimenak, hala nola Ekienea eguzki-parkea edo Aixeindar bidez bultzatutako parke eoliko berriak. Horrez gain, mugikortasun jasangarrirako indarreko laguntza-programei buruzko informazioa eskainiko die bisitariei, eta hitzaldi bat ere emango du, itsasotik energia nola lortzen den azaltzeko.

Gehiago irakurri →

EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko du urritik aurrera erregai alternatiboez elikatutako ibilgailuentzako MOVES plana

Euskadin, Moves programak 4,5 milioi euroko aurrekontua du eta eskaerak egin ahal izango dira urriaren 20tik aurrera helbide honetan: ​ www.eve.eus Energia alternatiboez elikatutako ibilgailuez gain, bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzuak, lan alorreko mugikortasun iraunkorraren aldeko neurriak eta elektrizitatea kargatzeko guneen eraikuntza ere diruz lagunduko dira​.

Gehiago irakurri →

Ibilgailuen Euskadiko Renove Planak bere aurrekontua amaitu du

Orain arte jasotako eskariekin eta aztertze fasean daudenekin, EEEko Diru Laguntzen lan taldearen aurreikuspenen arabera,  zeukan aurrekontua, 10 milioi eurokoa, bukatuta dago, 5.000 ibilgailu inguru ordezkatu ondoren.Diru-saila irmo agortu arte, EEE-Energiaren Euskal Erakundearen aldetik eskariak onartzen jarraitzeko aukera izango da, dirulaguntza emateko bermerik gabe bada ere. 

Gehiago irakurri →

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana berehala itxiko da

LAGUNTZA PLANEN AURRERAPENA Kontsumitutako aurrekontuaren %90 gainditu du Dagoeneko jasotako eta berrikusteko izapidean dauden eskaerekin, aurrekontuan sartutako 2,5 milioi euroetatik 2,2 milioi eurora iritsi direla jotzen da. Renove plan honi atxikitako hurbileko saltokiek funtsezko zeregina izan dute laguntzak izapidetzeko.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.