WindEurope apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte.
“Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu.
Euskadik nazioarteko ordezkaritzak hartuko ditu, Norvegia, Belgika, Lituania, Wahington eta Virginia Beacheko Energia Ministerioetako ordezkariekin.