EEEk eta IDAEk, elkar hartuta, 2010eko IDAEren laguntza-lerro berriak aurkeztuko dituzte BECen
Ekainaren 14a arte diru-laguntzez baliatzeko aukera dute zenbait alorretako enpresetako egitasmoek, hirugarren sektorekoek eta energia zerbitzuak ematen dituzten proiektuek; baita ekipo ondasun eta ibilgailuen finantzaketa lortzeko erraztasunak ematen dituzten enpresek ere.
Diruz laguntzen den inbertsioaren mugak 0,3 eta 40 milioi euro artean daude.
Diruz lagunduko diren jarduera eta ekintza nagusien artean, nabarmenak hauexek dira: energia kontsumitzen duten ekipoen ordezkatzea, eta horien ordez eskuragarri dagoen teknologia onena darabiltenak erabiltzea; garraio-flotak berritzea; erregai alternatiboak sustatzea; eraikinetako ekipo termikoen eta inguratzailea hobetzea eta industrian zein merkataritzan hotz ekipo eraginkorrak bultzatzea.
Diruz lagunduko diren proiektuak proiektu estrategikoak, egitasmo berezi berritzaileak eta alorreko proiektu bateratuak izan daitezke.