Baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko lehen kongresuaren harira, Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean, puntako adituen parte hartzearekin, zabaldu ditu ateak ikerketa zentroak. Energia metatzeko sistemak garrantzi handikoak dira, energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen baitute.
Kongresua CIC Energigune Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute.
135 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.