Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

EEEko zuzendari nagusi José Ignacio Hormaeche hautatu dute Europako Eskualdeetako Energia Agentzien Elkarteko presidente

FEDARENE osatzen duten  65 agentzien artean egindako bozketan aukeratu zuten eta Zuzendaritza Batzordeak berretsi zuen •    Europako beste 5 agentziarekin batera, EEEk eratu zuen FEDARENE 1990. urtean. Europar Batasuneko 15 herrialdetako 65 agentziak osatzen dute elkartea. •    Elkartearen helburuak dira agentzien eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzea eta Europako erakundeen aurrean eskualdeetako energia politiken alde egitea. •    Hormaechek EEEren gaitasun eta ahalmen teknikoaz gain, aurrean dituen erronkei aurre egiteko konpromiso pertsonala ere eskaintzen du.

Gehiago irakurri →

Nazioarteko 16 aditu Gas Ez Konbentzionalari buruzko Gasteizko Jardunaldi Teknikoetan izango dira

Erresuma Batuko Unibertsitateetako ikertzaileek eta Estatu Batuetako eta Europako hainbat Administraziotako adituek hartuko dute parte, eta baita Euskal Administrazioko zenbaitek ere •    Apirilaren 23tik 25era, biltzarrean honako gaiak aztertuko dira nazioarteko ikuspegi batetik: energia-politikak eta gasa erauzteko lanen alderdi teknikoak, ekonomikoak eta ingurumen-arlokoak. •    Euskadiko Gran Enara ikerketa-proiektuak Arabako gasa ustiatzeko dauden aukera tekniko eta ekonomikoak aztertuko ditu, ingurumenarekin loturiko alderdiekin batera.

Gehiago irakurri →

Nazioarteko 16 aditu Gas Ez Konbentzionalari buruzko Gasteizko Jardunaldi Teknikoetan izango dira

Erresuma Batuko Unibertsitateetako ikertzaileek eta Estatu Batuetako eta Europako hainbat Administraziotako adituek hartuko dute parte, eta baita Euskal Administrazioko zenbaitek ere •    Apirilaren 23tik 25era, biltzarrean honako gaiak aztertuko dira nazioarteko ikuspegi batetik: energia-politikak eta gasa erauzteko lanen alderdi teknikoak, ekonomikoak eta ingurumen-arlokoak. •    Euskadiko Gran Enara ikerketa-proiektuak Arabako gasa ustiatzeko dauden aukera tekniko eta ekonomikoak aztertuko ditu, ingurumenarekin loturiko alderdiekin batera.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak eta Alianza Renault-Nissanek ibilgailu elektrikoa sustatzen dute elkarrekin Euskadin

•    Akordioari esker, Euskadin ibilgailu elektrikoari sarbidea emateko baldintzak errazteaz gain, azpiegitura ere garatuko da, mugikortasun iraunkorra lortzeko bidean, konponbide teknologiko onena dela uste baitute. •    Alianza Renault-Nissanek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) zero emisio duen mugikortasun aurreratua sustatuko dute Euskadin, ibilgailu elektrikoen sarrera erraztuz eta horiek kargatzeko sare bat garatuz.

Gehiago irakurri →

Energia metatzea funtsezkoa izango da energia berriztagarriak erabat garatzeko

Gasteizen, gaur, baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko kongresua inauguratu da, eta mundu osoko 150 aditu bildu dira•  Kongresua Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko duten metatze sistemez arituko dira puntako adituak  •   Kongresua CIC EnergiGUNE Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute

Gehiago irakurri →

CIC Energigune ikerketa zentroak bere ateak ireki ditu lan ildo nagusiak erakusteko

Baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko lehen kongresuaren harira, Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean, puntako adituen parte hartzearekin, zabaldu ditu ateak ikerketa zentroak. Energia metatzeko sistemak garrantzi handikoak dira, energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen baitute. Kongresua CIC Energigune Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute. 135 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

Gehiago irakurri →

Nissan Leaf Tour erakusketa Bilbora heldu da

• Nissan konpainiaren erakusketa ibiltaria Bilbora heldu da; EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta IBIL, Gestor de carga de vehículo eléctricok babestutako erakusketaren helburua da herritarrei emisiorik gabeko mugikortasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, %100 elektrikoa den lehen ibilgailua gidatzeak dakartzan abantailak, berrikuntzak eta sentsazioak erakustea • IBILekin sisnatutako akordioaren barruan dago ekimen hau

Gehiago irakurri →

Itsas teknologietan liderrak diren Britainia Handiko 10 enpresak sinergiak eta merkatu bateratuak bilatzen dituzte euskal enpresekin

Energiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin, Britainia Handiko Kontsulatuak antolatutako enpresa teknologikoen nazioarteko foro bat da • Enpresa britainiarrek beren mugarri teknologiko nagusiak aurkeztu dizkiete Euskadi, Asturias eta Kantabriako enpresa era erakundeetako ordezkariei.• Euskadik itsas energia arloko egitasmorik garrantzitsuenetarikoak ditu nazioartean.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak 1,54 milioi euro eman ditu diru laguntzetan 9.000 leiho baino gehiago aldatzeko 2011. urtean

2008. urteaz geroztik, Leihoen Renove Planak 20 milioitik gora eman ditu diru laguntzetan, 104 milioi euroko inbertsioak sortarazita• Iaz aurkeztu ziren eskabideen % 96 onartu ziren, eta batez besteko diru laguntza 740 euro izan zen. • Guztira, 2011n, 9.000 itxitura beiradun baino gehiago berritu dira, kanpoko aldera ematen duten leiho horien azalera 18.900 m2-koa izan zen. • Urtean lortuko den energiaren aurrezpena 800 tep (tona petrolio baliokide) izango da; urtean 2.900 etxeren berokuntza kontsumoaren baliokidea.  

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.