Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia azaroaren 14an, Guggenheim Museoan
Norvegiako, Erresuma Batuko, Frantziako eta Alemaniako adituek aurkeztuko dituzte herrialde horiek garatutako energia-politikak eta trantsiziorako estrategiak.
Equinor enpresako aditu Eirik Waernes norvegiarraren kontura izango da ponentzia nagusia, eta herrialde horren kasu paradigmatikoa azalduko digu, gas natural eta petrolioaren ekoizle handia izateaz gain berriztagarrien kontsumitzaile handia ere badena.
Euskadik berriztagarrien aldeko apustua sendotu du, 2030eko Energia Estrategian ezarritakoaz haratago.
Bertaratzeko asmoa duten 300 erregistro daude, gutxi gorabehera, gaur egun Europan dauden errealitate energetikoak ezagutzeko interesaren adierazgarri.