Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak sozietate bat sortu dute, Euskadin energia berriztagarrien proiektuak sustatzeko

Martxoan sinatutako intentzio-akordioaren ondoren, sarerako sarbidea eta baliabide eolikoaren erabilgarritasuna duten instalazioen balizko kokalekuak aztertzen ari dira orain. Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, energia eolikoaren aldeko apustua berresten du, euskal Energia Trantsizioan eta Europar Batasunak markatutako helburuen lorpenean aurrerantz egiteko funtsezkoa baita. Iberdrolak Euskadin 268 MW-eko potentzia berriztagarria dauka, eta 2022. urterako Espainian 3.000 MW gehiago instalatzea aurreikusten du.

Gehiago irakurri →

Euskadik bere energia agenda aurkeztuko du Energia Jasangarriaren Europako Astean

Arantxa Tapia sailburua ekainaren 17an Bruselara joango da EBko ordezkari instituzionalekin eta energiaren sektoreko agenteekin bilerak egiteko Tapiak hilaren 17an, astelehena, bilerak egingo ditu DG MAREren ordezkariekin eta Europako energia-industriaren agenteekin, eta 18an, asteartea, Europako batzordearen inaugurazio ofizialaren ekitaldira joango da. Energia Jasangarriaren Europako Astea ekainaren 17tik 21era bitartean ospatzen da Europa osoan, eta Brusela du epizentro nagusi.

Gehiago irakurri →

Ibilgailuen Renove Plana bere aurrekontu mugara iritsi da

Amaiera emango zaio azken espedienteak bideratu ondoren Nahiz eta online plataformak diru laguntza jasotzeko eskaerak tramitatzen utzi, hartutako espediente kopurua kontuan hartuta, modu positiboan ebatziz gero, diru laguntzarako aurrekontua amaituko litzateke. 5 milioi euroko aurrekontua zuen.

Gehiago irakurri →

9,45 M €-ko laguntzak eraginkortasun energetikoko proiektuentzat eta instalazio berriztagarrientzat

Energiaren Euskal Erakundeak 17 M€ baino gehiago kudeatuko ditu diru-laguntzetan   430 proiektu aurreztaileri eta iturri berriztagarrien ustiapenerako 200 instalazio berri bultzatuko dira. Euskadiko Estrategia energetikoaren helburu aurreztaileei egindako ekarpenak 16.000 ptb/urte gainditzen ditu, Euskadin urte batean kontsumitzen denaren % 0,3ren baliokidea. Autoentzako Renove Planari dagokionez, jadanik, aurrekontuaren % 81,7 esleitu da.

Gehiago irakurri →

Autokontsumoa: autokudeaketan oinarritutako energia-eredu berri baterantz

Energiaren kudeaketaren erdian jartzen du kontsumitzailea autokontsumoak, produzitzaile bihurtuz energia berriztagarrien bidez. Arau-marko berriak energia merkatzea, enpresen lehiakortasuna gehitzea eta ekonomikoki haztea dakar. Autokontsumoa funtsezko tresna da energia-eredu berri iraunkorrago bat lortzeko, eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko moduetako bat.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.