Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko lehen esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da

Lehen edizioaren itxierak Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok sustatutako bigarren prestakuntza-programari hasiera emateko balio izan du. Programa hori Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriei beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea. 

Lire +

Gorbeialdeko EKIOLA eguzki-kooperatibaren lanak hasi dira

Instalazio- eta abiarazte-prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta urte amaierarako sarera konektatzea aurreikusten da. Inguruko bazkideak eguzki-ekoizpeneko koopeatiba berri horretara erakartzeko sozializazioa datozen asteetan hasiko da. Bestalde, Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartu dira, eta sarera konektatzeko eta fusionatzeko lanak hasi dira.

Lire +

Mutrikuko olatu-planta orduko hiru miloi kilowatteko produkzio elektriko metatura iritsi da

Beste mugarri bat gainditu du energia undimotriza sortzeko sektorean. Mutrikuko planta dugu elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen Europako lehenengo planta komertziala, munduko urtetsuena eta funtzionamendu-ordu gehien metatu dituena. 12 urte eta erdi bete ditu etengabe energia garbia sortzen, eta urtean gutxi gorabehera 300.000 kWh produzitzen ditu.

Lire +

Zazpi hilabete luzatu da ibilgailu elektrikoarentzako laguntzak eskatzeko epea

MOVES III 2024ko uztailaren 31 arte eska daiteke Euskadik ebazpen-epeen buruan dago hilabete bateko batazbesteko epearekin, eta jasotako eskaeren %94 baino gehiago ebatzi dira dagoeneko, 36 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarekin.  Laguntzak motorizazio elektrikoko ibilgailuak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilakoak erosteko dira. Baita karga-puntu berriak instalatzeko ere.

Lire +

32 M€ gehiago laguntzetan Euskadin energia berriztagarriak sustatzeko

Aurrekontu gehigarriarekin, autokontsumorako laguntzen programak 106,7 milioi euroko aurrekontua du, eta administrazio publikoan eta aktibitate ekonomikoa duten sektoreetan energia berriztagarri termikoak sustatzeko programak, 21,2 milioi euro. Etxebizitzetarako diru-laguntza jasotzen duten teknologia horiek guztiek, adibidez, etxebizitza baten behar elektrikoak horni ditzakete, baita bertan erabilitako ur beroa eta berokuntza ere.

Lire +

Ekiola Mendialdea eguzki-parkea energia ekoizten hasi da

Arraia-Maeztuko eguzki-kooperatiba da Euskadiko lehena energia ekoizten Kooperatibistek 31,56 €/MWh energia prezio egonkorra bat izango dute datozen 25 urteetan, ohiko merkaturatze-prezioarekiko oso lehiakorra. Agurainen hasi dira Lautadako Ekiola obrak, apirilean operazioan hasteko.

Lire +

EEEk, Duisportek, Amsterdamgo Portuak eta Bilboko Portuak iragarri dute hidrogeno berriztagarrirako Europa barneko korridore bat garatuko dutela

Bilboko Portuak, Amsterdamgo Portuak, Duisportek, Petronorrek, Evos Amsterdamek, Zenith Energy Terminals-ek eta Energiaren Euskal Erakundeak elkar ulertzeko memorandum bat (MoU) sinatu dute, Espainia, Herbehereak eta Alemania lotuko dituen hidrogeno-korridore bat eraikitzeko aukera elkarrekin aztertzeko. Duisportek eta Amsterdamgo Portuak Baterako Azterketa Hitzarmen bat sinatu dute, Amsterdamen eta Rin-Ruhr eskualdearen artean hidrogeno berdea hornitzeko kate bat ezartzearekin lotutako alderdi guztien azterketa zehatza egiteko.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.