Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Debagoieneko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Mende bat baino gehiago etenik gabe funtzionatzen daraman Olateko zentral hidroelektrikoan (Oñati) izan den ekitaldian bildu dira EEEKo zuzendari nagusi Iñigo Ansola eta tokiko ordezkariak, eta energia-efizientziari eta energia berriztagarriei buruzko ideiak partekatu ahal izan dituzte bertan. Zentralak 15.000 MWh inguru sortzen ditu, Oñatiko herrigunean behar den energiaren kantitate baliokidea. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Urola Eskualdeko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Aitorpena gaur goizean egin da Zumaian, Aitzuri pilotalekuaren kasua ezagutzeko bisita tekniko batekin, eguzki-energia termikoko instalazio bat baitauka 2007az geroztik udal-igerilekuetako estalkian daukan eguzki-energiako instalazioa eragile gisa baliagarria izan da energia-efizientziako eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektu berriak ezartzeko, trantsizio energetikoan urrats berriak egitea ahalbidetuz. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Aitorpen-ekitaldia gaur goizean izan da Ispasterren eta bertako udalak sustatutako district heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek. Ispasterrek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen da, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko apustua egiten du

Herritarrek Energiaren Euskal Erakundearen jabetzako ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango dituzte Elorrion, Getxon eta Eibarren, irailaren 16tik 22ra bitartean “konbinatu eta mugi zaitez” lemapean egingo den 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen sentsibilizazio-ekintzen barruan. Energiaren Euskal Erakundeak, era berean, Bilboko Udalak antolatutako jardueretan parte hartuko du dibulgazio-materialarekin, eta prestakuntza-hitzaldiak emango ditu Getxon eta Durangon.

Lire +

Bimep acogerá el primer laboratorio flotante de Europa para ensayos en un entorno real offshore

La instalación, que cuenta con ayudas del Gobierno Vasco, permite ensayar nuevos materiales y soluciones contra la corrosión, el envejecimiento o el fouling (incrustaciones) en el medio marino, en condiciones reales monitorizadas in situ. Responde a necesidades específicas de empresas vascas que quieren incrementar su negocio en la energía offshore. Empresas como Erreka, Credeblug, Ditrel, Navacel, Tubacex, Vicinay, Nem Solutions, Sasyma Coatings, en el ámbito de una iniciativa impulsada por el Cluster de la Energía del País Vasco, serán las primeras en ensayar sus soluciones. El laboratorio, que ha contado con la ayuda del Gobierno Vasco para su construcción e instalación, se ubicará y entrará en funcionamiento en BIMEP, Biscay Marine Energy Platform, la plataforma de investigación de energías marinas en mar abierto, ubicada en Armintza y desarrollada por el Ente Vasco de la Energía, EVE. Esta mañana, se ha realizado su “botadura” en el Puerto de Bermeo en un acto que ha contado con la presencia de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco y Presidenta del EVE, Arantxa Tapia, el CEO de TECNALIA, Iñaki San Sebastián, y el Director Gerente del Cluster de Energía de País Vasco, José Ignacio Hormaeche

Lire +

Donostialdeko, Oarsoaldeko eta Txingudiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Aitorpena Errenterian gauzatu da, argiteria publikoaren sistema led teknologia erabiliz moldatu berri duen udalerrian. Argiteria publikoaren efizientzia-proiektua ezagutzeko bisitaldi teknikoak agerian jarri ditu hobekuntza energetikoaren proiektuek dauzkaten alde onak: aurrezte ekonomikoa, zerbitzuen hobekuntza eta ingurumen-onurak. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.