Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) HC enpresari Naturgasen akzioen % 29,43 saldu dio, 617 milioi euroren truke.

Akzioak hiru unetan eskualdatuko dira, mailaz maila, 2012. urtera arte. •    Zenbateko hori % 58,55 handiagoa da Naturgasen pribatizazioa zela-eta akziodunek 2003an sinatutako akordioaren arabera akzio horiek zuten finantza-balioa baino. •    Aldez aurretik, EEEk Donostiako Udalari erosi dizkio Naturgasen zituen akzioak (kapitalaren % 4,08), 85,5 milioi euroren truke. •    EEEk Naturgasen akzioen % 5i eutsiko dio, eta, 2012tik aurrera, Administrazio Kontseiluan parte hartuko du eta zenbait eskubide izango ditu garrantzizko erabakiak hartzeari loturik.

Gehiago irakurri →

EEEk 3 milioi euro bideratuko ditu energia eraginkortasuna hobetzeko udal proiektuak finantzatzera

Udal bakoitzak 300.000 euroraino eskura ditzake •    Zenbait alorretan hobekuntzak eta azterketak egiteko aurreikusten da diru laguntzak ematea; adibidez, argiteria publikoan eta zirkulazioko argi seinaletan, udal eraikinetan, ekintza planetan eta azterlanetan. •    Diru laguntzak jaso ahal izateko, udalek 15.000 eta 100.000 euro arteko inbertsioak egin beharko dituzte. •    Alkateen Ituna egitasmoaren barruan dauden ekintza planak egiteko diru laguntza lerro berezia eratu da.

Gehiago irakurri →

Energiaren aurrezpena sustatzea helburua duen Alkateen Itunarekin bat egin du Areatzak

Ekimenera atxiki den Bizkaiko lehen udala da• Europar Batzordearen egitasmo garrantzitsuenetariko da Alkateen Ituna, energia aurrezteari eta klima aldaketari aurre egiteari begira.• Euskadin Ituna behar bezala garatzeko, EBren egitura laguntzailea da Energiaren Euskal Erakundea.• Gaur arte, Euskadin, Alkateen Itunarekin  bat egindako udalak Gasteiz eta Donostia ziren; ekintza plan zehatzak finkatzen ari diren udalak, hain zuzen.

Gehiago irakurri →

120 milioi euro bideratuko dira energiaren aurrezpen eta eraginkortasunari lotutako egitasmo estrategikoak sustatzeko

EEEk eta IDAEk, elkar hartuta, 2010eko IDAEren laguntza-lerro berriak aurkeztuko dituzte BECen   Ekainaren 14a arte diru-laguntzez baliatzeko aukera dute zenbait alorretako enpresetako egitasmoek, hirugarren sektorekoek eta energia zerbitzuak ematen dituzten proiektuek; baita ekipo ondasun eta ibilgailuen finantzaketa lortzeko erraztasunak ematen dituzten enpresek ere. Diruz laguntzen den inbertsioaren mugak 0,3 eta 40 milioi euro artean daude. Diruz lagunduko diren jarduera eta ekintza nagusien artean, nabarmenak hauexek dira: energia kontsumitzen duten ekipoen ordezkatzea, eta horien ordez eskuragarri dagoen teknologia onena darabiltenak erabiltzea; garraio-flotak berritzea; erregai alternatiboak sustatzea; eraikinetako ekipo termikoen eta inguratzailea hobetzea eta industrian zein merkataritzan hotz ekipo eraginkorrak bultzatzea. Diruz lagunduko diren proiektuak proiektu estrategikoak, egitasmo berezi berritzaileak eta alorreko proiektu bateratuak izan daitezke.

Gehiago irakurri →

Donostia: Energiaren aurrezpena, energia berriztagarrien erabilera eta automobil elektrikoaren inguruko gaiei lotutako elementuak erakutsiko dira Donostian, Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatzeko

Martxoaren 22tik 26ra zabalik egongo erakusketa, Cristina Enean Europako 260 hirik egingo dituzte jarduerak Energia Iraunkorraren Europako Astearen harira. Donostiako Cristina Enean izango den erakusketaren ordutegia hauxe da: 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako erakusketa dibulgatibo bana izango da Euskadiko hiru hiriburuetan aldi berean. Erakusketa guztietan automobil elektriko berritzaile eta berau birkargatzeko sistema bana erakutsiko da.

Gehiago irakurri →

Bilbo: Energiaren aurrezpena, energia berriztagarrien erabilera eta automobil elektrikoaren inguruko gaiei lotutako elementuak erakutsiko dira Bilbon, Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatzeko

Martxoaren 22tik 26ra zabalik egongo erakusketa, Zabalgune eraikinean    • Europako 260 hirik egingo dituzte jarduerak Energia Iraunkorraren Europako Astearen harira.   • Bilboko Zabalgune eraikinean izango den erakusketaren ordutegia hauxe da: 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era.   • Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako erakusketa dibulgatibo bana izango da Euskadiko hiru hiriburuetan aldi berean.   • Erakusketa guztietan automobil elektriko berritzaile eta berau birkargatzeko sistema bana erakutsiko da.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.