Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Gasteizko Energiaren Astea abian da

Jardunaldi teknikoak, hitzaldiak, ikastaroak eta erakusketak egiteaz gain, amaierako ikuskizun bat ere izango da ekainaren 22an • Ekainaren18tik aurrera eta bost egunez jardunaldi teknikoak egingo dira Europa jauregian. • EEEk Alkateen Itunari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 18rako, eta Euskadin ibilgailu elektrikoaren garapenaz jardunaldi monografiko bat ostiralerako, hilaren 22rako.  • Ostiral gauean, hilak 22, aldi berean Donostia, Bilbo eta Gasteizen, ikuskizun bat izango da, herritarrek pedalei eragiteari esker argia edukiko duena.

Gehiago irakurri →

EEEk garraiatzeko era alternatiboak eskainiko ditu Bioterra 2012 azokan

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko energia agentziak gidatze ekonomikoaz eta hiri eremuan bizikletaren erabileraz ikastaroez gain, ibilgailu elektrikoari buruzko erakusketa bat ere antolatu du Ficoba erakustazokan    •    Herritar guztientzat diren ikastaroen eta ibilgailuen erakusketaren bidez, garraiobide konbentzionalen alternatibak sustatu nahi da. •    Euskadiko Energia Estrategiaren xedea da garraioan energia alternatiboen erabilera-kuota %40 izatea 2030ean.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ekingo die Energia Iraunkorraren Europako Astearen ospakizunei

Inaugurazio ofiziala Gasteizen egingo da, erakusketa eta jardunaldi batzuen bidez, 2012ko Europako Hiriburu Berdearen ospakizunekin bat eginda • Energia Iraunkorraren Europako Astea ekainaren 18an hasiko da, Gasteizko Europa jauregian Alkateen Itunari buruzko jardunaldi baten bitartez. • Egun horretan ere erakusketa ibiltari bat ikusgai izango da, “Energiaren egunak” izenekoa, eta bertan ibilgailu elektrikoak, panel interaktiboak eta haurrentzako tailerrak izango dira, energiaren aurrezpenaren garrantziaz kontzientziatzeko. • Ekainaren 22an, berriz, ibilgailu elektrikoaren inguruko jardunaldi bat egingo da, eta Gasteizen izango den Mugikortasun Elektriko Zentroaren berri emango da, uda honetan martxan egongo dena hiriaren erdialdean, ibilgailu elektrikoak erakusteko eta probatzeko.

Gehiago irakurri →

EEEko zuzendari nagusi José Ignacio Hormaeche hautatu dute Europako Eskualdeetako Energia Agentzien Elkarteko presidente

FEDARENE osatzen duten  65 agentzien artean egindako bozketan aukeratu zuten eta Zuzendaritza Batzordeak berretsi zuen •    Europako beste 5 agentziarekin batera, EEEk eratu zuen FEDARENE 1990. urtean. Europar Batasuneko 15 herrialdetako 65 agentziak osatzen dute elkartea. •    Elkartearen helburuak dira agentzien eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzea eta Europako erakundeen aurrean eskualdeetako energia politiken alde egitea. •    Hormaechek EEEren gaitasun eta ahalmen teknikoaz gain, aurrean dituen erronkei aurre egiteko konpromiso pertsonala ere eskaintzen du.

Gehiago irakurri →

Nazioarteko 16 aditu Gas Ez Konbentzionalari buruzko Gasteizko Jardunaldi Teknikoetan izango dira

Erresuma Batuko Unibertsitateetako ikertzaileek eta Estatu Batuetako eta Europako hainbat Administraziotako adituek hartuko dute parte, eta baita Euskal Administrazioko zenbaitek ere •    Apirilaren 23tik 25era, biltzarrean honako gaiak aztertuko dira nazioarteko ikuspegi batetik: energia-politikak eta gasa erauzteko lanen alderdi teknikoak, ekonomikoak eta ingurumen-arlokoak. •    Euskadiko Gran Enara ikerketa-proiektuak Arabako gasa ustiatzeko dauden aukera tekniko eta ekonomikoak aztertuko ditu, ingurumenarekin loturiko alderdiekin batera.

Gehiago irakurri →

Nazioarteko 16 aditu Gas Ez Konbentzionalari buruzko Gasteizko Jardunaldi Teknikoetan izango dira

Erresuma Batuko Unibertsitateetako ikertzaileek eta Estatu Batuetako eta Europako hainbat Administraziotako adituek hartuko dute parte, eta baita Euskal Administrazioko zenbaitek ere •    Apirilaren 23tik 25era, biltzarrean honako gaiak aztertuko dira nazioarteko ikuspegi batetik: energia-politikak eta gasa erauzteko lanen alderdi teknikoak, ekonomikoak eta ingurumen-arlokoak. •    Euskadiko Gran Enara ikerketa-proiektuak Arabako gasa ustiatzeko dauden aukera tekniko eta ekonomikoak aztertuko ditu, ingurumenarekin loturiko alderdiekin batera.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak eta Alianza Renault-Nissanek ibilgailu elektrikoa sustatzen dute elkarrekin Euskadin

•    Akordioari esker, Euskadin ibilgailu elektrikoari sarbidea emateko baldintzak errazteaz gain, azpiegitura ere garatuko da, mugikortasun iraunkorra lortzeko bidean, konponbide teknologiko onena dela uste baitute. •    Alianza Renault-Nissanek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) zero emisio duen mugikortasun aurreratua sustatuko dute Euskadin, ibilgailu elektrikoen sarrera erraztuz eta horiek kargatzeko sare bat garatuz.

Gehiago irakurri →

Energia metatzea funtsezkoa izango da energia berriztagarriak erabat garatzeko

Gasteizen, gaur, baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko kongresua inauguratu da, eta mundu osoko 150 aditu bildu dira•  Kongresua Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko duten metatze sistemez arituko dira puntako adituak  •   Kongresua CIC EnergiGUNE Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute

Gehiago irakurri →

CIC Energigune ikerketa zentroak bere ateak ireki ditu lan ildo nagusiak erakusteko

Baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko lehen kongresuaren harira, Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean, puntako adituen parte hartzearekin, zabaldu ditu ateak ikerketa zentroak. Energia metatzeko sistemak garrantzi handikoak dira, energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen baitute. Kongresua CIC Energigune Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute. 135 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.