Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadik 40 energia-komunitate dauzka, eta ehun bat udal inplikatu dira horietan

Une honetan indarrean dauden energia-komunitateak azken 18 hilabeteetan eratu dira, eta argi uzten dute instalazio fotovoltaikoak azkar garatzen ari direla eta toki-administrazioak konprometituta daudela herritarrei bidea errazteko beren energia-premiak berriztagarrien bitartez asetzeko aukera izan dezaten.   Euskadiko 40 energia-komunitateetan 5.200 pertsona baino gehiago biltzen dira, eta ia 17 MW instalatu dira guztira.    Krean (Mondragón Taldea) enpresak eta Energiaren Euskal Erakundeak osatutako Ekiola Energia Sustapenak 4,2 milioi euro lortu berri ditu estatu-funtsetatik, sei Ekiola garatzeko.

Gehiago irakurri →

Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak –ASTEKLIMA 2022– udalerrien eta herritarren ekintza izango du ardatz

Herritar guztiei zuzendutako 200 jarduera inguru egingo dira irailaren 23tik urriaren 2ra bitarte EAEko lurralde osoan, energia- eta klima-trantsizioaren erronka herritarren agendan txertatzeko ASTEKLIMAren hirugarren edizioa aurkezteko prentsaurrekoa Oñatiko Natur Eskolan (tokiko ekoberrikuntza klimatikoko proiektua) egin da, toki- eta udal-erakundeek energia- eta klima-trantsizioan duten inplikazioaren balioa agerian jartzeko ASTEKLIMAren esparruan, udalerriei eta eskualdeei klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzetan laguntzeko zerbitzu berri bat jarri du abian Eusko Jaurlaritzak, EEE eta Ihobe erakundeen bitartez Halaber, KLIMAMETRAJE izeneko ekimena jarri da abian; gazteei zuzendutako film laburren lehiaketa bat da, eta klima-aldaketaren eta haren ondorioen inguruko sormena sustatzea du helburu

Gehiago irakurri →

Euskadik Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu du, eragile guztien ekarpeneekin osatuta eta hobetuta

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin batera, Euskadiko Energia Kontingentzia Planaren bigarren bertsioaren xehetasunak eman ditu prentsaurrekoan Dokumentuak eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jasotzen ditu, eta Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali da, energia sortzeari eta eskariari, sare elektrikoei edo gas-sistemari buruzko neurriekin Gainera, euskal administrazio publiko osoari aplikatzeko jarraibide bat borondatez onartzeko konpromisoa jasotzen da. Jarraibide horretan kasuistika berriak sartu dira klimatizazioan, termostatoan, argiztapenean, elektrizitatearen kontsumo-tresnetan, ur eta hondakinetan, isolamenduan, kontsumo-kontrolean, autokontsumo berriztagarrian, mugikortasun jasangarrian eta sentsibilizazioan eta informazioan Udalen eta tokiko erakunde txikien kasuan, EEEk tutoretza-zerbitzu berria aktibatu du diruz lagundutako energia-auditoriak diseinatzeko, eta enpresentzat ere proposatu da

Gehiago irakurri →

Gas-kontsumo intentsiboa duten industrientzako laguntzak zabalduko ditu Eusko Jaurlaritzak

Laguntzak enpresa bakoitzeko 400.000 euroko gehieneko partida batekin eskatzeko aukera beste industria-azpisektore batzuetara zabalduko da, hala nola siderurgiara, sektore kimikora edo zeramika-produktuen sektorera. Abuztuaren 31ra arte aurkeztu daitezke eskaerak. Guztira 8 milioi euroko dirulaguntzarekin itxi zen aurreko deialdian bezala, Ukrainako inbasioak eragindako gas-kostuaren igoera arintzea da orain ere helburua.

Gehiago irakurri →

Barakaldok Euskadiko tokiko energia-komunitaterik handiena sortzea sustatu du, energia berriztagarrien ekoizpena eta autokontsumoa bultzatzeko

Udala 10 udal-eraikinen estalkiak TEK Barakaldo izeneko elkarteari lagatzea aztertzen ari da, hiriko 850 familia eta denda txikiri energia-autokontsumoa ahalbidetuko dieten panel fotovoltaikoak jartzeko. EAEko Tokiko Energia Komunitate garrantzitsuenetako bat izango da, partaideen sorkuntzaren eta estaldura-ehunekoaren instalazioaren potentziaren arabera, eta udalerriko pertsona eta enpresa guztiei irekita egongo da, fakturan % 20 aurreztu ahal izango baitute.

Gehiago irakurri →

Pandemiak % 12ko murrizketa historikoa ekarri zuen Euskadiren 2020ko berotegi-efektuko gasen isurietan

Euskadik % 12 murriztu zituen isuriak 2019arekin alderatuta, Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztutako berotegi-efektuko gasen azken inbentarioaren emaitzen arabera 2020an EAEko sektore ia guztietako isurien beherakada orokorra izan zen; salbuespena nekazaritza-sektorearen hazkunde txiki bat izan zen, emaitza globalari ia eragin ez ziona Euskadiko isuri-iturririk handiena garraioa da, isurien % 35 baitagokio; gehienak errepide-garraioari lotutakoak dira

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.