Akzioak hiru unetan eskualdatuko dira, mailaz maila, 2012. urtera arte.
• Zenbateko hori % 58,55 handiagoa da Naturgasen pribatizazioa zela-eta akziodunek 2003an sinatutako akordioaren arabera akzio horiek zuten finantza-balioa baino.
• Aldez aurretik, EEEk Donostiako Udalari erosi dizkio Naturgasen zituen akzioak (kapitalaren % 4,08), 85,5 milioi euroren truke.
• EEEk Naturgasen akzioen % 5i eutsiko dio, eta, 2012tik aurrera, Administrazio Kontseiluan parte hartuko du eta zenbait eskubide izango ditu garrantzizko erabakiak hartzeari loturik.