ASTEKLIMA 2023 irailaren 22tik urriaren 1era itzuliko da, Euskadiko txoko guztiak ehunka jarduerarekin betetzeko eta, beste behin ere, klima-aldaketa euskal herritarren agendan jartzeko, premisa honekin: ‘ekintza guztiak, txikia izanda ere, kontuan izan behar du’.
Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoek, Ihobek eta EEEk bultzatuta, herritarrak mobilizatzen ditu beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean.
EAEko udalek eta toki-erakundeek herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak egin ditzaten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro arteko laguntzak emango ditu; eskaerak aurkezteko epea uztailaren 7tik abuztuaren 7ra arte egongo da irekita