Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

EEEk Euskadiko mineral garrantzitsuenak erakutsiko ditu Fosminer 2012 azokan

EEE Energiaren Euskal Erakundeak parte hartuko Fosminer azokaren 35. edizioan, gure inguruan dauden mineral eta harri garrantzitsu eta ohikoenen ezagutza zabaltzeko xedez. Hala, karbonatoak, kareharriak eta kuartzoa, besteak beste, erakusgai izango dira. Horiekin batera, azken urte hauetan EEEk bertako mea baliabideak aztertu eta ustiatzeari begira garatu dituen lanak ere erakutsiko dira azokan.

Lire +

Gasteizko Mugikortasun Zentroak 1.000 bisita baino gehiago izan ditu hiru hilabetean

Iragan uztailean inauguratu zen zentroaren helburua da laguntza publikoei eta IBILEKen alokairu-sistemari buruzko informazioa ematea eta ibilgailu elektrikoak erakustea • Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntza publikoez eta horrelako ibilgailuak alokatzeko baldintzez 1.138 kontsulta burutu dira. Automobil eta furgoneta elektrikoak erosteko 5.000 eurorainoko diru laguntza publikoak daude eta 700 eurorainokoak motozikletak erosteko. • Erakusketen egutegiaren barruan daude Mercedes Vito E-Cell bat, Peugeot Ion bat, Bereco etxeko moto elektriko bat eta B&D modeloko bat.

Lire +

Ibilek-en carsharing elektrikoaren zerbitzua gaurtik aurrera dago martxan Donostian

IBILEK enpresak auto elektrikoen ordukako alokairua eskaintzen du  Grosen eta Hernani kalean. IBILEK car-sharing-ek, hiri mugikortasunaren alorrean beste eredu bat eskaintzen du: auto elektriko bakoitzak lau eta hamar auto pribatu artean ordezkatu ditzake.Udala eta IBILEK-en arteko akordioari esker, aurreneko 250 erabiltzaileek %65eko deskontua izango dute alta ematerakoan eta aurreneko sei hilabetetan.IBILEKek lau auto elektriko eta entxufatu daitezkeen bi hibrido izango ditu Donostian; IBILek eskura jarritako %100 energia berriztagarri elektrikoa erabiliko dute.Aurki Elias Salaberria kalean ere izango da eskura zerbitzua.

Lire +

EEEk 40 milioi euro inbertitu zituen 2011n energia proiektuetan

Inbertsio gehienak EEEren partaidetza duten enpresetan burutu ziren, ibilgailu elektrikoa, sare elektriko adimendunak eta itsas energia garatzeko enpresetan Inbertsioez gain, EEEk 21,7 milioi euro eman zituen diru laguntzetan, erosketetan eta inbertsioetan 90 milioi euro sorrarazi zituztenak. Mutrikuko olatuen planta inauguratu eta abian jarri izana garrantzi handikoa izan da teknologiaren ikuspuntutik. 

Lire +

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 53.480 kontagailu elektriko ordezkatu dituzte dagoeneko eta horien ordez digitalak instalatu dituzte

Bidelek Sareak proiektuak 60 milioi euro inbertituko ditu Bilbon eta Portugaleten kontagailu digitalak jartzeko hurrengo hiru urtean- Egitasmoa sare elektrikoaren berrikuntza integralean datza; Bilbon eta Portugaleten 230.000 kontagailu ordeztuko ditu eta 1.100 transformazio zentro digitalizatuko ditu.   - Bilbon, 2012ko lehen seihilekoan garatutako lehen fasean San Inazio eta Deustu auzoko kontagailuak ordezkatu dira; bigarren fasean, berriz, beste 55.000 kontagailu berrituko dira Zazpi Kaleetan, Txurdinaga, San Adrian eta Santutxun; 15.000 Portugaleten. - Teknologia digitalean puntako euskal enpresek hornitu dituzte instalazioetako ekipoak eta zerbitzuak. - Proiektu honi esker, munduan Euskadi erreferentea izango da sare elektriko adimendunen garapenaren gaian.

Lire +

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu energia aurreztera, mugikortasun eraginkorrera eta energia-iturri berriztagarriak instalatzera

Industriak aurreikusten du 2.600 proiektu diruz laguntzea eta 63 milioi euroko inbertsioa sortaraztea •    Aurreikuspenen arabera, laguntza horien bidez lortuko den energiaren aurrezpena 31.200 etxeren kontsumoaren baliokidea da, Euskadin etxeko kontsumo elektrikoaren %3,9 dena.  •    Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko laguntza programa, nagusiki, industriari eta eraikinen energia berritzeari zuzenduta dago. •    Garraio eta mugikortasun alorreko laguntza programa berriak, Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzarekin batera finantzatua, 3 milioi euro bideratuko ditu ibilgailu elektrikoak zein alternatiboak eta bizikletak erostera eta mugikortasun planak egitera. •    Udalen eskura laguntza programa espezifikoa jarriko da, argiterian eta erakin publikoetan energia eraginkortasuna hobetzeko. •    Berriztagarrien alorreko diru laguntza programak instalazio berriztagarri termiko berriak, eguzki-plaka termikoak, biomasa eta trukaketa geotermikoak diruz lagunduko ditu.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.