Organisme énergétique
du Gouvernement basque

Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadiko lau enpresa teknologiko Dublingo itsas energiez nazioarteko azokan izan dira

• ICOE 2012 kongresua urriaren 17tik 19ra, Irlandako hiriburuan, burutu da, eta bertan nazioarteko 750 ordezkari baino gehiago izateaz gain, 60 enpresaren erakustaldia ere egin da. • 2013ko apirilean, Bilbon itsas energien astea egingo da –Bilbao Marine Energy Week, eta Europako eta Ameriketako enpresa nagusiak ekarri nahi dira antolatuko diren erakusketa eta kongresura.

Lire +

EEEk Euskadiko mineral garrantzitsuenak erakutsiko ditu Fosminer 2012 azokan

EEE Energiaren Euskal Erakundeak parte hartuko Fosminer azokaren 35. edizioan, gure inguruan dauden mineral eta harri garrantzitsu eta ohikoenen ezagutza zabaltzeko xedez. Hala, karbonatoak, kareharriak eta kuartzoa, besteak beste, erakusgai izango dira. Horiekin batera, azken urte hauetan EEEk bertako mea baliabideak aztertu eta ustiatzeari begira garatu dituen lanak ere erakutsiko dira azokan.

Lire +

Gasteizko Mugikortasun Zentroak 1.000 bisita baino gehiago izan ditu hiru hilabetean

Iragan uztailean inauguratu zen zentroaren helburua da laguntza publikoei eta IBILEKen alokairu-sistemari buruzko informazioa ematea eta ibilgailu elektrikoak erakustea • Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntza publikoez eta horrelako ibilgailuak alokatzeko baldintzez 1.138 kontsulta burutu dira. Automobil eta furgoneta elektrikoak erosteko 5.000 eurorainoko diru laguntza publikoak daude eta 700 eurorainokoak motozikletak erosteko. • Erakusketen egutegiaren barruan daude Mercedes Vito E-Cell bat, Peugeot Ion bat, Bereco etxeko moto elektriko bat eta B&D modeloko bat.

Lire +

Ibilek-en carsharing elektrikoaren zerbitzua gaurtik aurrera dago martxan Donostian

IBILEK enpresak auto elektrikoen ordukako alokairua eskaintzen du  Grosen eta Hernani kalean. IBILEK car-sharing-ek, hiri mugikortasunaren alorrean beste eredu bat eskaintzen du: auto elektriko bakoitzak lau eta hamar auto pribatu artean ordezkatu ditzake.Udala eta IBILEK-en arteko akordioari esker, aurreneko 250 erabiltzaileek %65eko deskontua izango dute alta ematerakoan eta aurreneko sei hilabetetan.IBILEKek lau auto elektriko eta entxufatu daitezkeen bi hibrido izango ditu Donostian; IBILek eskura jarritako %100 energia berriztagarri elektrikoa erabiliko dute.Aurki Elias Salaberria kalean ere izango da eskura zerbitzua.

Lire +

EEEk 40 milioi euro inbertitu zituen 2011n energia proiektuetan

Inbertsio gehienak EEEren partaidetza duten enpresetan burutu ziren, ibilgailu elektrikoa, sare elektriko adimendunak eta itsas energia garatzeko enpresetan Inbertsioez gain, EEEk 21,7 milioi euro eman zituen diru laguntzetan, erosketetan eta inbertsioetan 90 milioi euro sorrarazi zituztenak. Mutrikuko olatuen planta inauguratu eta abian jarri izana garrantzi handikoa izan da teknologiaren ikuspuntutik. 

Lire +