2005. urteaz geroztik , euskal ekonomia % 20hazi da, eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak % 27 murriztu dira, 2019ko azken inbentariotik ondorioztatzen denez.
Sektore guztiek hobera egin zuten aurreko ekitaldiaren aldean, nekazaritza-sektoreak izan ezik (% 1 igo zen).
Garraioak bere joera-aldaketa finkatu du, eta ondoz ondoko bi urtez behera egin du hamarkada batean lehen aldiz.