Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadiko energia-kontsumoa 2021ean suspertu zen, baina pandemia aurreko mailara iritsi gabe

Energiaren Euskal Erakundeak egindako Euskadiko energia-kontsumoaren behin-behineko datuen lehen analisien arabera, COVID-19aren ondoriozko osasun-larrialdiak energia-kontsumoen bilakaera markatzen jarraitu zuen 2021ean. Energia guztiek izan zituzten igoerak 2020aren aldean, baina 2019ko balioak berreskuratu gabe. Kontsumitutako elektrizitatea % 6,2 igo zen, gas naturala % 4,4 eta erregaiak % 4,5, 2020aren aldean.

Gehiago irakurri →

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu

Urteko Batzar Orokorra egin du gaur INDEUS ekimenak, iazko jarduna aztertu eta hurrengo helburuak zehazteko. Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk, hiru Foru Aldundiek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako ekimenean, 27 enpresa industrial, zentro teknologiko eta erakunde daude honezkero.

Gehiago irakurri →

Euskadiko autokontsumoa laukoiztu egin da azken bi urteetan

2020. eta 2021. urteetan instalazio berriztagarrietarako laguntza-eskaeren gehikuntza orokorra izan dela egiaztatu du Energiaren Euskal Erakundea Autokontsumorako instalatutako potentzia berria 21 MW (megawatt)- koa izan da. Energia berriztagarrietarako bere trantsizioa sendotu du industria-sektoreak potentzia handiko autokontsumoko eguzki-instalazioekin. Laguntzek 20M€-tik gorako balioa duten inbertsioak eragin dituzte.

Gehiago irakurri →

Bizkaiko lehenengo Ekiola kooperatiba Lea Artibain eratu da

Ekiolaren erakunde sustatzaileek –Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza-enpresa sustatzaileak– Ekiola Lea Artibai martxan jartzea adostu dute Berriatuko, Etxebarriako, Ispasterko eta Markina-Xemeingo Udalekin batera. Lehen une batean sentsibilizazio-lanez eta atxikimenduak erakartzeaz arduratuko den kooperatiba eratzeko izapidetze-fasea hastearekin batera, Lekeitioko eta Ondarroako udalak ere parte hartzeko interesa erakutsi dute. Etxebarrian eguzki-parke fotovoltaiko bat egiteko asmoa du kooperatibak.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.