Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadik WindEurope eolikoen sektoreko feria aurkeztu du Danimarkan, BECen izango dena 2022ko apirilean

Datorren urtean Europako industria eoliko osoa Euskadin berriro bilduko duen kongresuaren atarikoa da Kopenhageko Electric Cityn egindako aurkezpena. Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, Euskadiko industriak sektore eolikoaren arloan duen gaitasuna nabarmendu du, eta azpimarratu du iturri berriztagarri hori funtsezkoa dela Energia eta Klima Trantsiziorako helburuak iristeko Basque Green Deal Estrategiaren esparruan.

Gehiago irakurri →

Autokontsumorako laguntza berriak jarriko dira indarrean Euskadin

37 M€ ekoizpen berriztagarrirako sarbidea orokortzeko Bizitegietako eta administrazio publikoetako autokontsumoa indartu egingo da % 70era arteko laguntzekin. Modu berezian lagunduko zaie 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan egindako instalazioei. Laguntza hauei esker, eguzki-parkean 4.000 instalazio gehiago egingo dira.

Gehiago irakurri →

Tokiko erakundeek erreferente berri bat dute Zeberion energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako neurriak garatzeko

Zeberioko Udalaren ekimena Energiaren Euskal Erakundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute. Ekimen hori izan da C gasolioko bi instalazioen ordez biomasako galdarak jartzea eta District Heating sistema bat diseinatzea, udaletxeari eta kultur etxe eta gazteleku gisa erabiltzen diren eskola zaharrei berokuntza eta ur bero sanitarioa emateko.

Gehiago irakurri →

37 milioiko diru laguntzak eguzki instalazioentzako eta berriztagarri termikoentzako

Energiaren Euskal Erakundearen laguntzen deialdi honek norberaren kontsumoa asetzeko baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko garai berri bati zabaltzen dio bidea.  Energiaren kontsumoari eta metatzeari lotutako Pizgarrien Programak, energia berriztagarrien iturriez eta bizitegi sektorean sistema termiko berriztagarrien ezarpenaz, 37 milioi euro inguruko aurrekontua duena, bide eta aukera berriak zabalduko dizkio energiaren sorkuntzari eta kontsumitzeko erari.

Gehiago irakurri →

Bilbao Petronor Eko Rallyearen bigarren edizioa Bilbon jokatuko da urriaren 1etik 3ra bitartean

Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta Energiaren Euskal Erakundearen, Lurautoren eta IBILen laguntzaz Eko rallyea deritzon proban gidatzearen eraginkortasuna baloratzen da, batez besteko zenbait abiadurari eta kontsumo baxuei eusteko gaitasuna puntuatuz Aurten berrikuntza gisa ibilgailu elektrikoek eta hibridoek baino ez dute parte hartuko, eta dagoeneko 55 ibilgailu elektriko eta 5 hibrido izen-emanda daude Horiek guztiek 400 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan, irteera eta helmuga Guggenheimeko zelaigunean daudela, eta bertan, aldi bereko jarduerak antolatuko dira publikoarentzta asteburu osoan Ostiraleko eta larunbateko etapak puntuagarriak izango dira Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta FIA e-Rally Regularity Cup munduko txapelketarako Igandean lehenengo aldiz Bilbao 30 proba egingo da, hiriko kaleetan zehar egindako gidatze jasangarria saritzeko

Gehiago irakurri →

Itsas zabaleko industriarako saiakuntzak egiteko laborategirik handiena sortu du TECNALIAk

Biscay Marine Energy Platform-en (BiMEP) 2018an martxan jarri zuen plataformaren arrakasta ikusita, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak HarshLab laborategiaren bertsio berri bat garatu du, Europan bakarra eta bestea baino handiagoa eta prestazio eta ahalmen hobeak dituena. Laborategiaren konexio elektrikoari eta datu-konexioari esker, aukera emango du ekipamenduen saiakuntzak egiteko bertan martxan daudela, baita laginak itsas hondora jaisteko ere Hala, enpresek era fidagarrian iragarri ahal izango dute zer portaera izango duten sistemek itsas ingurunean; horrek eragina du sistema horien erabilera-segurtasunean, eta haien balio-bizitza luzatzen du. Itsas zabaleko industriaren beharrei erantzungo die horrela HarshLabek, eta haien lehiakortasuna hobetuko du Gaur goizean aurkeztu da laborategia Bilboko Portuan, eta ekitaldian izan dira Laborategi berezi hau bakarra da Europan; haren aurreko bertsioak 20 enpresari baino gehiagori eman die zerbitzua, eta material berrien garapenarekin eta itsas inguruneko fouling, korrosio eta zahartzearekin lotutako saiakuntzak egin dira han

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.