Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

2M€-ko laguntzak kamioiak berritzeko

2023ko ekainaren 12tik egongo da indarrean www.eve.eus webgunean​ Salgaien errepide bidezko energia- eta ingurumen-arloko garraioa hobetzea lortu nahi du neurriak, gaur egun garraio hori baita energia-kontsumitzaile handienetako bat, petrolioarekiko mendekotasun handiarekin, halaber.

Gehiago irakurri →

“Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaia Bioterrara itzuli da, euskal herritarrak klima eta energia erronkari aurre egiteko mobiliza daitezen

Emisioak murrizteko, ekonomia deskarbonizatzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko informazioa eskainiko du, bai eta energia berriztagarrien instalazioei buruzko informazioa ere Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ekoetxea zentroetan,  Euskadiko ingurumen zentroen sarean, aurrera begira antolatu dituzten jarduerak ere ezagutaraziko ditu 

Gehiago irakurri →

WMW 2023, itsasoaz eta bertan jarduten diren sektore produktiboez topagunea

Martxoaren 21etik 23ra, asteartetik ostegunera, itsasoko industriaren erreferentziazko topagunea bihurtuko da Bilbao Exhibition Centre, World Maritime Week azokaren laugarren edizioa egingo baitute. Foro hau, dagoeneko, hitzordu estrategikoa da sektorearentzat. Aukera berriak sortuko ditu, eta ezagutza, teknologia eta inbertsioa eskuratzea erraztuko du haren lau hitzorduetan: Sinaval, Eurofishing, Futureport eta Ocean Energy Conference.

Gehiago irakurri →

Euskadik eta Galiziak harremanak estutu dituzte hidrogenoa garatzen laguntzeko

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) presidenteorde Iñigo Ansolak harrera egin dio Galiziako ordezkaritza bati. Bertan izan dira, halaber, Hidrogenoaren Galiziako Elkarteko (AGH2) presidente Luis Miguel Varela, elkarteko idazkari Marcos Martínez Rodeiro eta Galiziako Xuntako Industriako idazkari nagusi Paula Uria.

Gehiago irakurri →

Arabako lehen Ekiolak energia berriztagarria sortuko du maiatzean

Obrak bisitatzean, Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela beste aukerarik eraginkorrak izatea eta energia norberak sortzea baino. “Ez daukagu B planik” –esan du Maeztuko eguzki-parke fotovoltaikoan dagoeneko egituren % 25 eta eguzki-moduluen heren bat jarrita daude Etxebizitza kooperatibista bakoitzaren batez besteko inbertsioa 1.500 eurotik beherakoa izango da

Gehiago irakurri →

Euskadik lankidetza publiko-pribatua eta berrikuntza uztartuko ditu garraio publikoaren elektrifikazioa bultzatzeko

Energiaren Euskal Erakundeak, Repsolek eta Ase Taldeak Medusa sozietatea sortu dute mugikortasun elektriko jasangarria bultzatzeko eta ibilgailu elektrikoei kargatze adimenduneko zerbitzuak emateko, lehendik dauden azpiegitura elektrikoetatik abiatuta.  Ekimen horren bidez, Metro Bilbaoko azpiegitura elektrikoaren potentzia erabiliko da Bilbobuseko autobus elektrikoak kargatzeko. Bilbo, beraz, aitzindaria da horrelako soluzio bat aplikatzen.   Next Generation funtsen bidez finantzatua, ekimena berria da eta beste hiri batzuetara hedatuko da.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.