Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Gas hornidura bermatuta dago Euskadin

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Nortegasek, Bahía Bizkaia Gasek (BBG), Enagas eta Enagas Transporte del Nortek (ETN), Euskadin gas kontsumoa bermatzeko azpiegitura kritikoak kudeatzen dituzten eragile diren aldetik, hauxe jakinarazi nahi dute egunotan bizi dugun larrialdi egoera dela eta: herritarren bizi kalitateari eta garapen industrialari begirako oinarrizko energia iturri horren hornidura bermatuta dagoela. Profesional lan-taldeen eta inguruko kolaboratzaileen konpromezuak zerbitzu hau erabat bermatuta egotea ahalbideratzen du.

Gehiago irakurri →

Jakinarazpena osasun-larrialdia dela eta

Euskadin osasun-larrialdia dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko helburuarekin, Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazten du martxoaren 13tik (ostirala) aurrera, eta berriz ere adierazi arte, ezin izango duela Bilboko Bizkaia Plazako eraikineko bulegoetan aurrez aurreko arretarik eman.

Gehiago irakurri →

Produkzio-errekor berria hautsi du Mutrikuko olatuen energia-plantak 2 GWh sortzearekin batera

2011n jarri zuten martxan Funtzionamendu etengabean denbora gehien daraman olatuen energia-planta da, elektrizitate gehien produzitu duena eta funtzionamendu-ordu gehien metatzen dituena. Itsas energien erreferentzia dugu mundu osoan. Banaketa-sare orokorrera bideratzen da zuzenean produkzio berriztagarri osoa eta gutxi gorabehera ehun familiaren premiak hornitu ditzake urtebetean. Kate-maila garrantzitsua da halaber Mutriku turbina eta kontrol-sistema berrien ikerketan, horixe delarik itsas zabaleko dispositibo flotatzaileak probatzearen aurreko pausoa, hau da, I+Gko kostuak doitzea ahalbidetzen duen probarena.

Gehiago irakurri →

Impact Africa I ekimena abiarazi du EKI Fundazioak Saharaz hegoaldeko Afrikan planta fotovoltaikoak instalatzeko

EKI Fundazioak, zeinaren jarduerak Saharaz hegoaldeko eskola eta osasun-zentroetarako eguzki-energia fotovoltaikoko iturrien hornidura duen ardatz, inbertsio-inpaktuko proiektu bat aurkeztu du gaur Bilbon, Impact Africa I, Saharaz hegoaldeko eskola eta osasun-zentroetan 200 eguzki-instalazio fotovoltaiko hornitzeko eta finantzatzeko, 5,2 milioi euroko inbertsioarekin guztira. EEE Euskal Energiaren Erakundearen lankidetzarekin burutuko da proiektu hau.

Gehiago irakurri →

INDEUS, industrian euskara bultzatzeko plataformak, 2020rako helburuak aztertu ditu

Hizkuntza Politikako Sailburuordea eta SPRI eta EEEko Zuzendari Nagusiak, eta INDEUS ekimeneko kide diren enpresetako ordezkariek gaur egin duten bileran, orain arte egindakoa berrikusi eta datozen hilabeteetarako helburuak aztertu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek.

Gehiago irakurri →

Euskadiren energia berriztagarrien aldeko apustua azalduko da Berdeago azokan

Energiaren Euskal Erakundearen standean luze eta zabal erakutsiko dira Eusko Jaurlaritzaren energia agentziaren lan ildo nagusien nondik norakoak, hala nola energia berriztagarrien proiektu handiak, energia eolikoa eta eguzki energia alorrekoak, Aixeindar eta Ekian izenekoak, hurrenez hurren; baita egunero kudeatzen dituen bestelako egitasmoak ere, 2020ko Laguntzen Programa, kasu. 

Gehiago irakurri →

20,6 milioi euro energia berriztagarriak eta aurrezpena sustatzeko

Urtarrilaren 30etik aurrera indarrean Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian Energia berriztagarriek 10,5 milioi euroko aurrekontua izango dute; horietatik, 6 milioi autokontsumo elektriko berriztagarrirako instalazio berriak laguntzera bideratuko dira. Energia eraginkortasuna hobetzeko proiektuek ere dirulaguntza jasoko dute, 10 milioi euro baino gehiago.  Ibilgailuen Renove Plana berriz ere eskuragarri izango da, 5 milioi euroko aurrekontuarekin; ibilgailuen parkea berritzea xede duen programa honen bidez, energia alternatiboez elikatutakoak eta eraginkortasun handiko automobilak sustatuko dira. Energiaren Euskal Erakundeak 280 milioi euro inguru inbertitu ditu dirulaguntzetan azken 38 urte hauetan, Euskadin energia ereduaren eraldaketa bultzatzeko, eraginkortasunaren hobekuntza eta energia berriztagarrien aprobetxamendua oinarri hartuta.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.