Herritar guztiei zuzendutako 200 jarduera inguru egingo dira irailaren 23tik urriaren 2ra bitarte EAEko lurralde osoan, energia- eta klima-trantsizioaren erronka herritarren agendan txertatzeko
ASTEKLIMAren hirugarren edizioa aurkezteko prentsaurrekoa Oñatiko Natur Eskolan (tokiko ekoberrikuntza klimatikoko proiektua) egin da, toki- eta udal-erakundeek energia- eta klima-trantsizioan duten inplikazioaren balioa agerian jartzeko
ASTEKLIMAren esparruan, udalerriei eta eskualdeei klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzetan laguntzeko zerbitzu berri bat jarri du abian Eusko Jaurlaritzak, EEE eta Ihobe erakundeen bitartez
Halaber, KLIMAMETRAJE izeneko ekimena jarri da abian; gazteei zuzendutako film laburren lehiaketa bat da, eta klima-aldaketaren eta haren ondorioen inguruko sormena sustatzea du helburu