BEHIN-BEHINEKO BALANTZEA. 2024KO LAGUNTZEN KUDEAKETA
EEEk 69.500 MWh-ko energia-aurrezpena eragin duten jarduerak lagundu ditu, hau da, 12.400 etxebizitza baino gehiagoren urteko kontsumoa adina.
Diruz lagundutako instalazio berriek 81,5 MW berriztagarri ekarri dituzte Euskadin, barne direla eguzki-energia fotovoltaikoa, eolikoa eta termikoa, biomasaren eta aerotermiaren bidez, besteak beste.
Mugikortasun elektrikoa sustatzeko atalean, laguntzak 23,3 milioi eurora iritsi ziren, eta horrek, aldi berean, 114,9 milioi euroko inbertsioak eragin ditu automobilen merkatuan, errekuntza-automobilen ordez motor elektriko edo hibrido entxufagarriko automobilak erabiltzea bultzatuz.