Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Eraginkortasunerako eta berriztagarrietarako 2018ko laguntza-programaren hornidura handitu da, 8 M€ izateraino

Diruz lagundutako proiektuei esker aurreztuko den energia Euskadiko urteko kontsumoaren % 0,25 izango da Aurrekontua aurreko ekitaldikoa baino % 23 handiagoa da. Gutxi gorabehera 40M euroko inbertsioak mobilizatuko ditu energia-merkatuan. Aurrezteko ahalmen handiena duten sektoreak eta energia berriztagarrien instalazioak izango dira onuradun nagusiak

Gehiago irakurri →

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

Euskadik energiaren sektorean ezagutza eta balio erantsia eskaini ditu Londresera eginiko merkataritza misioaren lehen jardunaldian Eusko Jaurlaritzak kate osoaren balioa azpimarratu du eta enpresa traktore eta hornitzaileekin batera agertu da Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia Euskal delegazioak bertatik bertara ezagutuko ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barneko trenbidezko trafikoaren gestio eta koordinazio esperientziak partekatuz

Gehiago irakurri →

Alemaniako Trantsizio Energetikoko Eredua aurkeztu da Euskadin

Alemaniako Merkataritza Ganberaren eta Alemaniaren Enbaxadaren lankidetzari esker lekualdatu da erakusketa, eta EHUko Bizkaia Aretoan bisitatu ahalko da martxoaren 5etik 15era bitarte. Trantsizio energetikoaren trakzio teknologiko eta industrialeko gaitasunari buruzko zabalkunde-jardunaldiak egingo dira Bilbon eta Donostian martxoaren 12an eta 13an, hurrenez hurren. Energia-efizientzia, berrikuntza teknologikoak eta energia berriztagarrien hedapena dira Energiewende deitutakoaren ardatz nagusia. Euskadik bere Energia Estrategian finkatu du trantsizio horretan aurrera egitea efizienteagoa eta petrolioarekiko mendakotasun gutxiago duen energia-sistema batera iristeko, petrolioaren ordez iturri garbiagoak erabilita, hala nola gas naturala eta, batez ere, energia berriztagarriak.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.