Martxoaren 1etik aurrera egindako erosketak hartuko dira kontuan
Diru laguntza eskaerak era telematikoan egingo dira, EEEren webgunearen bitartez, oinarriak EHAAn argitaratutakoan, martxoaren bukaeran.
Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira.
Zenbait hedabidetan agertutako informazioaz bestera, jasoko den diru laguntza onuradunari emango zaio zuzenean, eta inola ere ez errenta aitorpenean kenkari gisa.