Interes berezikoak dira sektore industrialak, garraioa, hirugarren sektorea, Administrazio Publikoak eta biomasa, eguzki-energia termikoa eta geotermia aprobetxatzeko teknologiak
Aurreikusten da 40.000 tep-etik (petrolio-tona baliokideak) gorako energia-aurrezpena lortuko dela, 66.000 etxebizitzaren energia-kontsumoaren baliokidea; horrek esan nahi du Euskadiko energia-eskaria % 0,6 murriztuko dela.
Sektore eta teknologia bakoitzerako aurreikusitako partida guztiak 2015eko ekitaldian erabakiko dira hiru fasetan.
Euskadirako estrategikoa den industria sektoreak bere partida izango du energia-eraginkortasuneko hobekuntzak eta iturri berriztagarriak (eguzki-energia termikoa eta geotermia, esaterako) ezartzeko.
Interes bereziko teknologiek (biomasa-galdarak, adibidez) 750.000 euroko zuzkidura espezifikoa izango dute; Euskadin marjina handia dago iturri berriztagarri horren erabilera areagotzeko eta Europako iparraldeko mailen antzeko mailak lortzeko.
Garraioaren sektoreak milioi bat euroko zenbatekoa du ibilgailu elektrikoak edo gas-ibilgailuak erosteko, baita ibilgailu horiek kargatzeko puntuak jartzeko ere.