ITSAS GASek bultzatu du Oizmendi ontziaren (lehen, Monte Arucas) egokitzapena, beste ontzi batzuk gas natural likidotuz (GNL) hornitzeko. Energiaren Euskal Erakundeak (% 49), Naviera Murueta enpresak (% 25,5) eta Ibaizabal Finantza Taldeak (% 25,5) partaidetza dute ITSAS GASen.Europako Batzordearen Core LNGas Hive europar proiektuaren esparruan kokatu behar da ekimena, Bilboko Portu Agintaritzaren parte hartzearekin batera. Proiektu horrek ontzi-sektorean gas naturala bultzatu nahi du, eta 4,5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadin GNL ezartzeko proiektuetarako.
Gas naturala erregai garbiagoa da itsas garraioarentzat, gaur egun motorretan erruz erabiltzen diren fuel-olioa eta gasolioa baino.
GNLak bultzatutako flota % 20 hazten ari da urtean, gutxi gorabehera, eta hori aukera bikaina da Euskadin teknologia propioa garatzen ari diren ontziolentzat, baita euskal itsas bidea ontzi eraginkorrago horiek hornitzeko gai den gune gisa indartzeko ere.