Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

9,45 M €-ko laguntzak eraginkortasun energetikoko proiektuentzat eta instalazio berriztagarrientzat

Energiaren Euskal Erakundeak 17 M€ baino gehiago kudeatuko ditu diru-laguntzetan   430 proiektu aurreztaileri eta iturri berriztagarrien ustiapenerako 200 instalazio berri bultzatuko dira. Euskadiko Estrategia energetikoaren helburu aurreztaileei egindako ekarpenak 16.000 ptb/urte gainditzen ditu, Euskadin urte batean kontsumitzen denaren % 0,3ren baliokidea. Autoentzako Renove Planari dagokionez, jadanik, aurrekontuaren % 81,7 esleitu da.

Gehiago irakurri →

Autokontsumoa: autokudeaketan oinarritutako energia-eredu berri baterantz

Energiaren kudeaketaren erdian jartzen du kontsumitzailea autokontsumoak, produzitzaile bihurtuz energia berriztagarrien bidez. Arau-marko berriak energia merkatzea, enpresen lehiakortasuna gehitzea eta ekonomikoki haztea dakar. Autokontsumoa funtsezko tresna da energia-eredu berri iraunkorrago bat lortzeko, eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko moduetako bat.

Gehiago irakurri →

Autokontsumoaz dekretua: energiaren agertoki berriaren ahalmenak eta garapen berriak

Energiaren Euskal Erakundeak autokontsumoa murrizten zuten mugak deuseztatzen dituen Dekretuaren zirrikituak aztertzeko jardunaldia antolatu du.Energiaren Euskal Erakundeak Estatuan antolatutako lehen jardunaldietako bat prestatu du maiatzaren 9rako enpresa interesdunek eta, bereziki, eguzki-energia fotovoltaikoaren sistemak jartzen dituzten enpresek eta arkitekturako eta ingeniaritzako estudioek lehen eskuko informazioa izan dezaten. 244/2019 Errege Dekretuak –energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituenak– aldaketa handia dakar energia berriztagarriak zabaltzeko eta energia autonahikodunak izateko. Kontsumitzaileek zeresana izango dute euren energiaren kudeaketan.

Gehiago irakurri →

EKIAN eraikitzeko obrak hastera doaz eta Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handiena izango da

Parke honek Euskadiren eguzki-energia sortzeko potentzia bikoiztu egingo du bere 24 MW-eari esker, eta aurreikusitako egutegiaren arabera hasiko dira egiten. Lurrak garbitu eta mugitzeko lanak hasi dira, eta hurrengo zedarriak ekainaren erdian eta amaieran izango dira, zimenduei buruzko probak egingo baitira eta lehenengo modulu fotovoltaikoak iritsiko baitira, hurrenez hurren. Ekian urtearen amaieran ekoizten hasiko dela aurreikusten da.

Gehiago irakurri →

Kirol Busean Elkarrekin proiektuak ohorezko aipamena jaso du estatu mailako EnerAgen Energia Sarietan

Kirol Busean Elkarrekin (KBE), Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) babesten duen proiektuak, mugikortasun jasangarriaren alorrean saria eskuratu zuen A Coruñan ospatu ziren estatu mailako EnerAgen Energia Sarien hamaikagarren edizioan. Gaur goizean Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian egindako aurkezpenean Gipuzkoako zazpi kirol elkartetan martxan jarri duten mugikortasuna kudeatzeko eredu aitzindariaren berri eman dute. 

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.