Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadiko eguzki-parke handiena izango den EKIANen eguzki-plakak instalatu dira eta funtzionamenduan jarriko dira urtearen amaieran

Iñigo Urkullu lehendakariak, plakak jartzearen lekuko, nabarmendu du Euskadin energia berriztagarrien sorkuntzari emango zaion bultzada Lurralde Plan Sektorial berria martxan jartzeari esker.    Ekian ekimen publiko-pribatua da, EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek sustatua, 22 enpresa inbertitzailerekin batera.   Eguzki-parkean inbertsioa 24 M€-koa da eta ekoitziko duen energia elektrikoa urtean 15.000 etxebizitzaren kontsumoaren baliokidea da.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak sozietate bat sortu dute, Euskadin energia berriztagarrien proiektuak sustatzeko

Martxoan sinatutako intentzio-akordioaren ondoren, sarerako sarbidea eta baliabide eolikoaren erabilgarritasuna duten instalazioen balizko kokalekuak aztertzen ari dira orain. Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, energia eolikoaren aldeko apustua berresten du, euskal Energia Trantsizioan eta Europar Batasunak markatutako helburuen lorpenean aurrerantz egiteko funtsezkoa baita. Iberdrolak Euskadin 268 MW-eko potentzia berriztagarria dauka, eta 2022. urterako Espainian 3.000 MW gehiago instalatzea aurreikusten du.

Gehiago irakurri →

Euskadik bere energia agenda aurkeztuko du Energia Jasangarriaren Europako Astean

Arantxa Tapia sailburua ekainaren 17an Bruselara joango da EBko ordezkari instituzionalekin eta energiaren sektoreko agenteekin bilerak egiteko Tapiak hilaren 17an, astelehena, bilerak egingo ditu DG MAREren ordezkariekin eta Europako energia-industriaren agenteekin, eta 18an, asteartea, Europako batzordearen inaugurazio ofizialaren ekitaldira joango da. Energia Jasangarriaren Europako Astea ekainaren 17tik 21era bitartean ospatzen da Europa osoan, eta Brusela du epizentro nagusi.

Gehiago irakurri →

Ibilgailuen Renove Plana bere aurrekontu mugara iritsi da

Amaiera emango zaio azken espedienteak bideratu ondoren Nahiz eta online plataformak diru laguntza jasotzeko eskaerak tramitatzen utzi, hartutako espediente kopurua kontuan hartuta, modu positiboan ebatziz gero, diru laguntzarako aurrekontua amaituko litzateke. 5 milioi euroko aurrekontua zuen.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.