Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Gurutzetako Ospitalea izango da lehen erakunde publikoa ibilgailu elektriko flota bat izaten

• 2011 eta 2012 artean Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko bat eta lau automobil elektriko puru erosiko ditu • EEEk flota monitorizatzen lagunduko du eta kargatzeko guneak instalatuko dira, karga kudeatzeaz arduratzen den IBIL sozietatearen bidez • Ekimen hau Eroskik abiarazitakoaren ildotik doa, 3 hiriburuetako merkataritza gunetako produktuak banatzeko flota elektrikoa baitu

Gehiago irakurri →

EEEk 123 milioi euroko etekina izan zuen 2010ean

• Industria Sailaren menpeko erakundearen administrazio kontseiluak onartutako emaitza hori, funtsean, Naturgasen akzioen %9,43 HCi saldu izanaren ondorio da• Kontseiluak Bioener sozietatea deuseztatzea eta Noroilen duen partaidetzaren salmenta baimendu zituen

Gehiago irakurri →

Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

•     “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker. •    5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira •    Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Gehiago irakurri →

Euskadin elektrizitatearen kontsumoak %5,9 egin zuen gora 2010ean

•    Nagusiki, siderurgia alorrean izandako kontsumoaren igoeragatik gertatu zen,  2008. urtean izandako kontsumo maila baino askoz txikiagoa izan bazen ere. •    Zementu arloaren eta itsasontzigintzaren jarduerak beheranzko joerari eusten dio, eta, beraz, energia-kontsumoa murrizten segitzen dute hirugarren ekitaldiz jarraian.

Gehiago irakurri →

100 enpresatako ordezkariak izan dira Europarentzako Energia Adimendun programaren deialdi berriaren aurkezpenean

Izaera ez teknologikoa duten energia egitasmoak finantzatzeko programa nagusi horrek Europar Batzordearen sostengua eta laguntza ditu •    2010ean, 58 milioi euroko finantzaketa jaso zuten Europa osoko 44 egitasmok. Horietako 5 Euskadikoak ziren. •    2011ko deialdiaren aurrekontua 57 milioi eurokoa da. •    2011ko deialdiaren proposamenak apirilera arte aurkeztu ahal izango dira.

Gehiago irakurri →

Vitoria-Gasteizko udalak eta energiaren Euskal Erakundeak hitzarmen bat sinatu dute ibilgailu elektrikoaren zabalkundea sustatzeko

•    Hitzarmenak Vitoria-Gasteizen ibilgailu elektrikoaren erabilera erraztea du helburu. •    Aparkalekuetan eta kalean ibilgailu elektrikoak birkargatzeko guneen diseinu eta mapa bat egitea aurreikusten da; baita carsharing enpresa bat martxan jartzea ere, hiriburuko zenbait tokitan ibilgailu elektrikoekin. •    Mugikortasun elektrikoaren zentro bat eraiki eta garatzea izango da hitzarmenaren atal garrantzitsuenetakoa; erdigunean jarriko den zentro horretan ibilgailu elektrikoari buruzko informazioa ematearekin batera, erakustaldiak egingo dira.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.