Bizkaian eta Araban premiazkoa ez den osasun-garraioko zerbitzua ematen hasi diren anbulantzia elektrikoen aurkezpena San Mameseko zabalgunean egin da, SEM Bilbao 21en testuinguruan. Aurkezpenean, Iberdrola, Mercedes-Benz Aguinaga eta zerbitzua kudeatzen duen La Pau enpresako ordezkariak egon dira.
Energiaren Euskal Erakundeak bere laguntza-programen bidez bultzatu du proiektu hori, eta aholkularitza teknikoa eta laguntza eskaini du hura garatzeko. Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia mugikortasun eredu berri bat lortzera laguntzen duen ekimen honen aurkezpenean. Izan ere, garraioa da Euskadin energia gehien kontsumitzen duen sektorea.EEEren zuzendari nagusi Iñigo Ansolak balietsi du La Pau anbulantzien bezalako ekimenek garraioa deskarbonizatzen laguntzen dutela eta gainera, kasu honetan, Euskadiko teknologia erabilita.
Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak anbulantzia elektriko berrien aurkezpen-ekitaldia zuzendu du. Aurkezpena Nerea Urien Azpitarte Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordeak egin du. Ekitaldian, Alfonso Gilek azpimarratu du oso garrantzitsua dela unitate elektriko berrien aurkezpena Europako Mugikortasunaren Astearekin batera egitea. “Jasangarritasun-politika kalera ateratzeko aukera paregabea da. Herritarrei azaldu behar diegu nolako aurrerapenak egiten ari garen, eta sail guztietan egiten ari garen mugikortasun jasangarriko hobekuntza planak jakitera eman”, esan du. Ildo honetan, pozik azaldu da, osasun-garraioko unitate elektriko berriak iritsi direla-eta. Horiei gehitu behar zaie Bilbon dagoeneko ibiltzen diren bizikleta elektrikoak, taxi eta logistika-garraioko ibilgailu elektrikoak, eta autobus elektrikoak. Orobat, Eusko Jaurlaritzaren eta Osasun Sailaren lana, eta anbulantzia ez-kutsakor hauek ekarri dituzten konpainien ahalegina eskertu ditu.