Campeche Estatuko (Yucatango penintsula, Mexikoko hegoaldea) instituzio ordezkariak Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin bildu dira, gaur goizean, euskal energia politika sakon ezagutzeko asmoz. 

Ekonomia Garapenerako idazkari den José Domingo Berzuza buru dela, ordezkaritza mexikarrak energia eraginkortasunaren eta berriztagarriak erabiltzeko proiektuen gainean jakinmina erakutsi du. Horren erakusle, BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) bisitatzera joan ziren atzo, Armintzan (Bizkaia) dagoen olatuen energiaren bihurgailuak eta plataforma eoliko flotagarriak probatzeko itsaso zabalean dagoen gunea. 

Estatu mexikarrak Euskadiko Energia Estrategia eta euskal energia trantsizioa ezagutzeko interesa dauka; izan ere, beren energia eredua iraunkorragoa bihurtu nahi dute.