Bilbao Exhibition Centren egingo da, ekainaren 9tik 11ra

Munduan etorkizuneko energien erronkei aurre egiteko konponbideak dituzten enpresako liderrak bilduko dira Bilbao Exhibition Centren, ekainaren 9tik 11ra, European Future Energy Forum-en. Etorkizuneko Energien Foro Europarra, “EFEF”, Abu Dhabin egindako World Future Energy Summit edo Etorkizuneko Energiez Munduko Goi Bilerari lotutako ekitaldia da, eta interaktiboak eta eskualdeka egingo diren jardueretako lehena, hain zuzen ere.

primer Foro Europeo de Energías de Futuro

Iragan urtarrilean, Abu Dhabin, egin zen Goi Bileraren ondoren eta jarraipen gisa, datorren ekainean izango den Foroaren saio nagusietan berrikuntza eta inbertsio gaiak jorratzeaz gain, munduan dagoen premia handienetako bati, hau da, hornidura-iturriak aurkitzea eta energiaren etorkizuna bermatzea edo erraztea era iraunkorrean, modu egokian erantzuteko energia politiken eta egin beharreko ikerketen inguruko gaiak ere eztabaidatuko dira.

Tony Blair, Erresuma Batuko lehen ministro ohiak, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Etorkizuneko Energiei buruz egindako azken ekitaldian hauxe adierazi zuen: ”Epe laburrean dugun erronka dela eta, zaila da epe luzeko erronka den klima aldaketan arreta jartzea, baina beharrezkoa da”. Gainera, Etorkizuneko Energien inguruko ekitaldien komenigarritasunarekin batera, amaiera diskurtsoan Tony Blairek hauxe esan zuen: “Goi Bilera aparta izan da..., munduko etorkizuneko energien inguruan inoiz egin den bilkurarik garrantzitsuena”.

Bilbon, ekainaren 9tik 11ra bitartean izango diren saioak edo eztabaidak, dudarik gabe, aurten, Europan, energiaren etorkizunaren gaineko ezagutza trukaketaz egingo diren garrantzitsuenak izango dira; izan ere, mundu osoko herrialdeetatik, Amerikako Estatu Batuetatik eta Australiatik, besteak beste, 300 enpresa inguruko ordezkariak izango dira Foroan, eta antolatuko diren mahai-inguruetan eta erakustokietan haien ideiak eta produktuak azaltzeko aukera izango dute.

Foroaren hasierako saioetan, Etorkizunerako Munduko Kontseiluko presidente HasBianca Jagger izango da moderatzailea, eta gaur-gaurkoz, bertan egoteko hitzeman dutenak hauexek dira: Ahmed Al Jaber sultana, Masdar-eko presidentea, Abu Dhabi Future Energy Company; Charles Soothill, Tecnología, Alstom Power Systems-eko presidenteordea; René Umlauft, Energia Berriztagarrien Atala, Siemens Energy Sector-eko presidentea; Guillermo Ulacia, Gamesako presidentea eta kontseilari delegatua; Hermann Scheer, EUROSOLAR-eko presidentea, Energia Berriztagarrien Munduko Kontseiluaren (WCRE) presidente nagusia, Energia Berriztagarrien Nazioarteko Foro Parlamentarioaren presidentea eta Alemaniako Bundestageko kidea; Michael Lewis, E.ON Clima y Renovables-eko Europako zuzendari nagusia; Esteban Morras, Acciona-ko presidentea; Matthew Nordan, Lux Research-eko presidentea; Lady Barbara Thomas Judge, UK Atomic Energy Authority-ko (Erresuma Batuko Energia Atomikoaren Autoritatea) presidentea eta Herbert Girardet irakaslea, Etorkizunerako Munduko Kontseiluko programen zuzendaria.

Europa liderra da energia berriztagarrien alorrean egiten ari diren aurrerapen askotan; batez ere, garraio garbiari lotutako ingeniaritza mekanikoa, teknologia eta arkitektura iraunkorra lortzeko prozesuetan. Horrekin batera, Europar Batasuna asmo handiko politikak sustatzen ari da energia-eraginkortasuna hobetzeari eta etorkizuneko energien hornidura-iturriak bilatzeari begira. Ildo horretan, aipagai dugun Foroa funtsezko bilgunea izango da, munta handiko erabakiak hartzeko ahalmena duten arduradunak bilduko baitira, egungo egoera ekonomikoa ona ez izan arren eta aurrekontuetan murrizketak badira ere. Hain zuzen ere, horren harira, Richard Hease-k, Turret Middle East enpresa antolatzaileko presidenteak, hauxe adierazi du: “Une honetan, alorren batean inbertsio egitekotan eta aukera ugari izatekotan, energia berriztagarrien alorra litzateke, eta orain da tenorea horretarako”.

Foroan, energia berriztagarriei buruzko gaiekin batera, etorkizuneko garraioari eta hiri ingurunetan energia-eraginkortasuna hobetzeari begirako konponbideak ere jorratuko dira, Europar Batasunak 2020 urterako ezarritako helburuak lortze aldera. Gai horietaz mintzatzeko, besteak beste, honako hizlari hauek izango dira: Enrique Jiménez Larrea, IDAE-ko zuzendari nagusia, Espainia; Robin Chase, Meadow Networks-eko fundatzailea eta presidentea; Sandrine Dixson-Declève, Nazioarteko Sustainable Energy Exchange (ISEE) ekimenaren zuzendari exekutiboa, Hart Energy Consulting; Gregory Barker, Erresuma Batuko parlamentarioa eta oposizioaren bozeramailea klima aldaketarekin zerikusia duten gaietan; James Leape, WWF-eko zuzendari nagusia; Alex Major, Green Flight Initiative-ko zuzendari exekutiboa; Véronique Hervouet, European Biofuels Technology Platform-eko presidentea eta Total-eko Inbertsioak Ataleko presidenteordea; Giuseppe Caserta, Biofuels Italia-ko presidentea; Julien de Smedt, JDS Architects-eko fundatzailea eta kudeatzailea; Christopher Choa, EDAW-eko bazkide nagusia; Rab Bennetts, Bennetts Associates eta UK Green Building Council-eko kidea; Oliver Rehm, Baufritz AG eta Bill Dunster-eko zuzendari nagusia, ZEDFactory-ko bazkide nagusia.

Foroaren egitarau osoa, mahai inguru erako 150 saio, jardunaldi edo bilera baino gehiago izango dituena, honako helbide honetan deskarga daiteke: www.europeanfutureenergyforum.com

Foroak iraungo duen egunetan, zenbait jarduera osagarri antolatuko dira; esate baterako, harreman profesionalak sortzeko ekitaldi sozialak eta bisita teknikoak; beti ere, Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) gonbidatzaile edo anfitrioi izanik eta Foroari laguntza instituzionala emango diona. Hain zuzen ere, Foroaren harira, hauxe adierazi du EEE/EVEko zuzendari nagusi José I. Hormaechek: ”Bilbon, ongietorri beroa emateko aukera izateaz gain, iritziak trukatzeko eta ezagutzak partekatzeko parada ezin hobea izango da; azken finean, Europako energia-hornidura hobetzen laguntzeko, etorkizunean energia garbien erabilera bermatuko duten eta ingurumena hobeto zainduko duten energia-iturrien erabileraren bidez, elkarrekin lan egiteko egokiera izango dugu”.

Honako honen bitartez, enpresak eta partikularrak gonbidatzen ditugu Foroan parte hartzera; izan ere, bisitari, hizlari, erakusketari edo Foroaren babesle moduan parte har dezakete. Horretaz guztiaz informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetara jo: www.europeanfutureenergyforum.com

EUROPEAN FUTURE ENERGY FORUMi buruzko informazioa

World Future Energy Summit-ek (Etorkizuneko Energiez Munduko Goi Bilera) izan zuen arrakastaren ondorioz eratu edo sortu zen European Future Energy Forum-a (Etorkizuneko Energien Foro Europarra). Goi Bilera horren ekitaldi nagusiak 2008ko urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izan ziren Abu Dhabin, Mohammad bin Zayed Al Nahyan xeike nagusia, Abu Dhabiko printzea eta Arabiar Emirerri Batuetako Armadako komandanteordearen babespean.

Masdar gonbidatzailea duen Etorkizuneko Energiez Munduko Goi Bilera Abu Dhabiko Erakusketa Zentro Nazionalean egiten da urtero, urtarrilean. Ildo bereko beste foro batzuk, adibidez, Etorkizuneko Energien Foro Europarra, munduko merkatu espezifikoetan, teknikaren aurrerapenetan eta energia politiketan jartzen dute arreta bereziki.

Bilbao Exhibition Centren, ekainaren 9tik 11ra egingo den Foroa (EFEF) etorkizuneko energien inguruko arazoak eta konponbideak ezagutzeko eta iritziak trukatzeko bilgune europar nagusia izango da. Foroan honako gai hauek tratatuko dira:

  • Europako energia politika
  • Inbertsioa eta finantzaketa
  • Eraikin berdeak
  • Garraio garbia
  • Eguzki-energia fotovoltaikoa
  • Eguzki-energia termikoa
  • Energia eolikoa
  • Bioerregaiak
  • Energia ozeanikoa
  • Energia geotermikoa
  • Hondakinen energia-ustiapena
  • Erregai-pilak
  • Karbono-bonoen kudeaketa
  • Ingurumen estrategia
  • Energia hidroelektrikoa

Foroaren formatuan honako hauek ere izango dira:

  • La Eco Transport Parade
  • Clean Moves
  • La Future Urban Zone
  • Maila handiko aurkezpen garrantzitsuak
  • Adituen tailerrak
  • Mahai inguru interaktiboak
  • 100 erakusketari. Herrialde batzuen pabiloiak barne
  • Ekitaldi sozialak arratsaldean, harreman profesionalei begirako sareak eratzeko
  • Bisita tekniko gidatuak

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.europeanfutureenergyforum.com

TURRET MIDDLE EASTi buruzko informazioa

Erakusketak eta konferentziak antolatzen dituzten enpresen artean, Turret Middle East nagusienetakoa da. Horrezaz gain, Abu Dhabiko Erakusketa Zentro Nazionalaren bazkide fundatzailea ere bada. Sozietate horrek antolatu ohi ditu eskualde hartako ekitaldi garrantzitsuenetariko batzuk, esaterako, nazioartean ospe handia duen Dubaiko World Future Energy Summit (AEOk, Ekitaldien Antolatzaileen Elkarteak, antolatutako Sustapen Ekitaldi Onenaren lehen sariaren irabazlea; baita Event Awards sariaren irabazlea ere, Sustapen Onenaren eta Nazioarteko Ekitaldi Onenaren kategorietan. Era berean, kontsumoei buruzko azoken antolaketan dihardu, elikadurari lotutako Taste of Dubai azoka ospetsua, kasu. Horrekin batera, beste ekitaldi bat prestatzen hasi da, 2009an, Abu Dhabin, egingo den International Motorsports Jaialdia, hain zuzen ere.

Merkatu berrietan zabalkunde handia izaten ari den argitalpen sail berriari esker, Turret ME taldea gero eta sendoagoa da. Informazio gehiago eskuratzeko, hona hemen haren webgunea: www.turretme.com

MASDARi buruzko informazioa

Masdar ekimena, funtsean, Abu Dhabik abian jarritako mila milioi dolarreko inbertsio pluridisziplinarioa da, eta energia berriztagarrien zein diseinu iraunkorraren alorretako teknologia berritzaile, alternatibo eta iraunkorrak merkaturatu eta garatzeko egitasmoan datza.

Abu Dhabi Future Energy Company (ADFEC) sustatzen ari da Masdar ekimena, Abu Dhabiko gobernuaren jabetzakoa (%100) den sozietatea, Mubadala Development Company-ren bidez aurrera eramaten ari dena. 2008ko urtarrilean, Abu Dhabik iragarri zuen 15.000 milioi dolar inbertituko dituela Masdar proiektuan, arlo honetan gobernu bakar batek egindako inbertsio handiena.

Masdar ekimenaz informazio gehiago lortzeko, honako webgune honetara jo: www.masdar.ae