LAGUNTZA ESKAERAK HEMEN
Nola egiten dira laguntza eskatzeko izapideak?
Garraiorako laguntza guztietarako izapideak era telematikoan egiten dira, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bitartez: https://www.eve.eus/Eficiencia-y-Ahorro/Programa-de-ayudas.aspx
Eskaera egiteko, era elektronikoan edo eskuz izenpetu daiteke; izenpe telematikoak azkarragoak izango dira, datu-basean berehala erregistratuta geldituko baitira.
Eskaera egin eta gero (elektronikoki edo eskuz izenpetuta), kode bat jasoko da adierazitako e-posta helbidean, eskatzailearen NAN zenbakiarekin batera; erregistratutako espedientea eskuratzeko aukera eskainiko du, eta, horrekin, eskaera-prozesua osatzeko gainerako beharrezko dokumentazioa erantsiko da.
Nork egin dezake eskaera?
Laguntzaren izapideak egin ahal izango ditu erosketaren titularrak (ibilgailu berria eskuratzearen truke faktura jasoko duen pertsonak), edo, kudeaketa eskuordetu egin ahal izango da, EEEren webgunean eskura dagoen eskuordetzeko dokumentu baten bidez, bai auto kontzesionarioan edo bai NAN elektronikoa daukan beste pertsona fisiko batengan.
Non zehaztuta dago laguntza eskatzeko izapideak egiteko beharrezko dokumentazioa?
Informazioa deialdi bakoitzaren oinarrietan dago, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean: https://www.eve.eus/Eficiencia-y-Ahorro/Programa-de-ayudas.aspx
Eskaera egin eta gero (elektronikoki edo eskuz izenpetuta), kode bat jasoko da adierazitako e-posta helbidean, eskatzailearen NAN zenbakiarekin batera; erregistratutako espedientea eskuratzeko aukera eskainiko du, eta, horrekin, eskaera-prozesua osatzeko gainerako beharrezko dokumentazioa erantsiko da.
Entregatzeko dokumentazioa originala edo kopia izan behar da?
Kopia entregatzea komeniko da, eta eskatzaileak originalak gordetzea.
Zer atzeraeragin dute laguntza programa guztiek?
· Garraioko eta mugikortasun eraginkorreko inbertsio-programa: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
· EEEren Ibilgailuen Renove Plana: 2019ko martxoaren 1etik aurrera.
· MOVES (Ministerioa): ez du atzera eraginik; indarrean sartutako egunetik (2019ko apirilaren 2a) aurrerako jarduerak soilik hartzen ditu aintzat.
Zer da eta non lor daiteke Ogasunarekiko ordainketak eguneratuta izatea egiaztatzeko dokumentua?
Dokumentu hori nahitaezkoa da EEEk argitaratutako laguntza publiko guztietarako. Lurralde historiko bakoitzeko foru-aldundiak ematen duen egiaztagiria da.
Ibilgailua edozein kontzesionariotan eta edozein autonomiatan eskuratu daiteke?
Bai, ez dago horren inguruko mugarik.
Nola jakin dezaket ibilgailu baten energia-mota eta isurpen-kopurua?
Ibilgailuen ezaugarriak argitaratzen dituen IDAEren webgune ofizialaren bitartez. Ondorengo esteka honetan dago informazioa: http://coches.idae.es/base-datos/marca-y-modelo
Zer da BGM?
Baimendutako gehieneko masa (BGM) ibilgailu jakin batek errepidean zirkulatzeko izan dezakeen gehieneko pisuaren neurria da. Laguntzei dagokienez, laguntza jaso dezaketen furgoneten kategoria-mota guztiak mugatzeko balio du.
Zer ziurtagiri digital onartzen dira sinadura elektronikorako?
Ziurtagiri ofizial guztiak, bai NAN digitala, bai IZENPE nahiz Moneta eta Tinbre Etxearen Ziurtagiria, bai eta B@kQ koordenaden txartela ere.
Txatarretarako ibilgailuaren IAT indarrean izan beharra dut?
· Ibilgailuen Renove Plana (EEE): ez da beharrezkoa.
· MOVES (Ministerioa): indarrean dagoen IAT izan behar da nahitaez.
Laguntza jaso dezaketen ibilgailuez informazioa
Hiru laguntza programen ezaugarrien laburpena
Informazio gehiago, programa bakoitzeko oinarrien dokumentuan.
Telefonoa: 944.035.600.
EEEko bulegoetan dokumentazioa eskura emateko ordutegia honako hau da:
· Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
· Ostiraletan, 08:30etik 13:30era.
· Abuztuan, 08:30etik 13:30era.