• Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatu dituzte Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVI. Jardunaldiak, non aztertuko baitira sareen digitalizazioa, elektrizitatearen banaketako zerbitzu berriak eta kontsumitzaileen papera.
  • Sare elektrikoak garatzea ezinbestekoa da energia berriztagarriak sustatzeko eta, energiaren eta elektrizitatearen kudeaketako paradigma berrian, trantsizio energetikoa efizientea izan dadin

Sare elektrikoak energia-sistemaren bizkar-hezurra dira, eta funtsezkoak trantsizio energetikoa efizientziaz egiten dela bermatzeko. Testuinguru horretan, 250 aditu baino gehiago bilduko dira urriaren 2an eta 3an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVI. Jardunaldian, eta, ikuspegi askotatik helduko diete hainbat gairi: sare adimendunak kontsumoaren elektrifikazioaren sektorean (ibilgailu elektrikoak, berokuntza, etab.) eta beste sektore batzuetan izaten hari diren garapen garrantzitsua; baliabide energetiko banatuen kudeaketako malgutasun-zerbitzuen garapena, eta sareen digitalizazioa (hala nola datuen tratamendua eta zibersegurtasuna).

Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta TECNALIAk antolatutako jardunaldi horien helburua da, oro har, zenbait herrialde eta esparrutako adituak eta ikertzaileak elkartzea, aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoeraz hitz egiteko. Topaketan, arreta berezia jarriko zaio sare elektrikoek trantsizio energetikoan duten paper garrantzitsuari, araudiarekin erlazionatutako gaiak analizatuko dira, eta beste herrialde batzuetan sareek duten etorkizunarekin erlazionatutako alderdi garrantzitsuenak aztertuko.
 
Lehen eguna: sareen digitalizazioa eta elektrifikazioa
Jardunaldiak urriaren 2an inauguratuko dituzte, 9:30ean, Iván Martén Orkestrako zuzendariak, Alex Belaustegui TECNALIAko lehendakariordeak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) lehendakariak.
Ondoren, eguneko lehen saioa egingo da, non trantsizio energetikoak sare elektrikoetan izango duen eragin handia aztertuko baita, Europako testuinguruan eta nazioartekoan. Susana BañaresREEko sare elektrikoen zuzendaria izango da moderatzailea, eta parte-hartzaileak, berriz, hauek:Stephanie Bashir, NEXA Advisoryren fundatzailea (Australia); Vahan Gevorgian, National Renewable Energy Laboratory – NRELeko sareen integrazioaren arduraduna (USA); Kwawu Mensan Gaba, Munduko Bankuko energiako espezialista, eta Ana Mozos, Iberdrola Brasilgo sare adimendunen eraldaketa digitaleko zuzendaria. Aditu-talde horrek analizatuko du zer erronka eta funtsezko ondorio dituen elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko gaur egungo negozio-ereduetatik sare elektriko adimendunetan oinarritutako negozio-eredu berrietarako trantsizioak. Energia-hornikuntzako enpresentzat, hori da erronka nagusia, mundu mailan; bilakaera horretan, teknologia eta prozesu berriak barneratu beharko dira pixkanaka eta, aldi berean, negozio-estrategiak goitik behera aldatu.
Beste mahai-inguru bat egingo da gai berari buruz, parte-hartzaile hauekin: Robert Denda, ENELeko teknologia berrietako eta berrikuntzako zuzendaria; Carmen Gimeno, GEODEko idazkari nagusia; Phillip Nicholson, Nazioarteko Merkataritzako Departamentuko sare elektrikoetako espezialista(Erresuma Batua); Manuel Sánchez-Jiménez,Europako Batzordeko sare elektriko adimendunen zuzendaria, etaJohannes Uhl, Alemaniako Nazioarteko Lankidetzarako Elkarteko (GIZ) proiektu-zuzendaria. Jorge Fernández Gómez Orkestrako energia-laborategiaren koordinatzailea izango da mahai-inguru honen moderatzailea.
Sare adimendunak garatzen ari direnez, energia-sistema gero eta digitalizatuagoa dagoenez eta energia-kontsumoaren elektrifikazioa gero eta handiagoa denez, teknologia berritzaile eta adimendunen sorta zabal bat hedatu beharra dago. Industriaren eskaintza teknologikoa produktu digitalen zerrenda baterantz aldatzen ari da, eta, zerrenda horretan, funtsezkoak dira IKTak sareen errendimendua hobetzeko eta baliabide energetiko banatuak hedatzen eta negozio-eredu berriak garatzen laguntzeko. Ekipo elektrikoen nazioarteko fabrikatzaileen maila goreneko ordezkariek, saio honetan, beren ikuspegia azalduko dute eraldaketa horren ondorio teknologikoei buruz, eta azalduko dute beren ustez nola lagunduko duten beren produktuek eta soluzioek energia-hornidura, pixkanaka elektrifikatzen ari dena, lortzen. Saio honetan, Pedro MierAMETICeko presidentea izango da moderatzailea eta hizlariak, berriz, hauek: Rafael Ángel BagoSotillo,  Schneider Electriceko Smart Metering Globaleko lehendakariordea; Eduardo Jaureguibeitia,Aclara Meterseko sistema-ingeniaria; Pablo Jiménez Canencia, ABBko eraldaketa digitalaren zuzendaria; José Miguel Yarza, ZIV I+Dko zuzendari nagusia, eta Markku Suvanto, Siemenseko energia eta sare adimendunetako zuzendaria.
Eten baten ondoren, hirugarren mahai-ingurua egingo da, eta Enrique MonasterioEnergiaren Euskal Erakundeko berrikuntza-zuzendariak moderatuko du. Bertako aditu batzuek, beren ikuspegia emanez, azalduko dute sare elektrikoetarako teknologia berriei esker nola ari den digitalizatzen eta elektrifikatzen gure gizartearen garapen gero eta handiagoaren ondorioz sortzen den energia-eskaera. Aditu hauek izango dira mahai-inguruan: Aitor Arzuaga, IBILeko zuzendari nagusia; Roberto Ortiz de Zarate, Arteche Taldeko I+Gko zuzendaria; José Mª Torres, Ormazabaleko sare adimendunen zuzendaria, eta Alberto Guerrero, Ingeteam taldeko CTOa.
 
Bigarren eguna: merkatua eta merkatuaren eragile berriak
Urriaren 3ko saioari hasiera emateko hitzaldia Inés Romero ABBko eskualde-zuzendariak emango du. Goizean zehar, banaketa-negozioak Espainiako trantsizio energetikoan duen paper garrantzitsua izango da aztergai. Ángel Díaz GalloTECNALIAko sare adimendunen zuzendariak moderatuko ditu Luis Álvarez, EDP Españako banaketa-zuzendaria; Nicolás Arcauz, Iberdrola Distribución Eléctricako (i-DE) sare adimendun globalen zuzendaria; Leonardo Hervás, CIDEko zuzendari nagusia; Manuel Sánchez, Viesgoko azpiegituren zuzendari nagusia, eta Raúl Suárez, Naturgyko Espainiako elektrizitate-sareen zuzendaria.
 
12:00etan, azkenik, jardunaldietako azken taldea arituko da, malgutasun-merkatuek eta eragile eta zerbitzu berriek (agregatzaileek eta prosumitzaileek) energia-kudeaketaren paradigma berrian duten funtsezko papera hizpide hartuta.
 
Sare elektrikoak gero eta adimendunago bihurtu ahala eta baliabide energetiko banatuak areagotu ahala, utilityek zerbitzu malguagoak eskatzen dituzte energia-hornikuntza segurua eta eraginkorra bermatzeko. Baliabide energetiko banatuek tokiko eskalan eman behar dituzte sare-zerbitzuak eta energia-sistemak malguagoak izatea lortu behar dute; karbono-emisiorik gabeko energia-hornidura baten ondoriozko eragiketa-aldaketei aurre egiteko gai izan behar dute. Eragile berriek, hala nola prosumitzaileek eta agregatzaileek, funtsezko papera izango dute etorkizunean energiaren hornidura-katean, non etorkizun oparoko negozio-ereduak autokontsumoan, eskaerara egokitzean eta halakoetan oinarrituko baitira. Joan GroizardIDAEko zuzendari nagusiak moderatuta, hauek hartuko dute parte eztabaidan: Pedro Basagoiti, OMI – Polo Español (OMIE) konpainiako merkatu-zuzendaria; Alicia Carrasco, ENTRA (Asociación de los Agentes y Empresas Eléctricas y de Servicios Energéticos) elkarteko zuzendari exekutiboa; James Johnston,Piclo Flexeko CEOa eta sortzaileetako bat (UK); Mehdi Madani, N-SIDEko sare adimendunetako eta merkatuetako aholkularia (Belgika), eta Martin Möller, Innogy SEko tokiko eta nazioarteko merkatuetako zuzendaria (Alemania).

Informazio gehiago https://jieec.com/