Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.
Euskaraldiarekin bat egin eta euskararen erabilpena sustatzeko, Bizkaia Plaza eraikineko erakundeek bideo bat ere egin dute, bakoitzaren izen eta jardunari buruzko hitz berriak asmatuz: Sprigarri, Ihobetasun, Arriskugura, Basquetourlari, Nazioartekotzetegi, Osasungile, Energikada, Urontzi, Sprilurtar… Eta Euskaraldiaren leloa, “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”, hizkuntza desberdinetan adieraziz: euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz: https://youtu.be/jrOp5H0vu8k