Ekitaldia ekainaren 7tik 9ra egingo da Ficoban (Irun)

Energia berriztagarrien eta 0 km-ko BIOTERRA produktuen azoka asteburu osoan egingo da Gipuzkoako Erakustazokan, jasangarritasunean aurrera egiteko formularik onenak ezagutarazteko. Energiaren Euskal Erakundeak stand bat jarriko du energiaren zentzuzko erabilerak, iturri berriztagarrien erabilerak eta 0 km-ko produktuen kontsumoak protagonismo berezia izan dezaten.
 
 
Hiru egunez, Bioterra da Euskadiko jasangarritasun-lagin handiena arlo guztietan. Energiaren Euskal Erakundeak, Ihoberekin eta Hazirekin batera, stand bateratu batean parte hartzen du, herritarrei eguneroko aktibitate bidez jasangarritasunean laguntzea ahalbidetzen dieten ezagutza eta ohiturak sustatzeko. Horretarako, etxeetan energia berriztagarriak erabiltzeko aukerak erakutsiko dira, eta energia aurreztea, ingurumena zaintzea eta Km0 -ko produktuak kontsumitzea sustatuko da.
 
Azoka ekainaren 9ra arte izengo da.