Laguntza-programak 7.000 euroko dirulaguntzak aurreikusten ditu ibilgailu elektrikoak erosteko.

MOVES III programako laguntza-eskaerak telematikoki erregistratu ahal izango dira bihartik, irailaren 28tik, aurrera.
 
Moves III 16,4 milioi euroko zuzkidurarekin hasiko da. Horietatik 9 ibilgailu elektrikoak erosteko izango dira eta 7,4 kargatzeko azpiegiturak ezartzeko. Entxufatzeko ibilgailu elektrikoek eta erregai-piladunak jasoko dute laguntza, bai eta kargatzeko puntuak jartzekoek ere.
 
Ibilgailu zaharra txatar bihurtzen duten pertsonentzako eta kolektibo berezi batzuetako kideek laguntza gehiago izango dituzte.
 
Laguntza-deialdi honetako eskabideak eta izapidetzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, herritarrek URL honetara jo ahal izango dute: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/moves-iii-programa-2021/web01-tramite/eu